2026/10/30

RCMA-RSCko Optimist talde batek Atlantikoko Astean lehiatuko du Vigoko
RCMA-RSCko José Luis de Ugarte Bela Eskolako lau belazaleek Optimist talde bat osatuko dute Vigoko Excellence Cup-XXVII Semana del Atlántico-LI Trofeo Martín Barreiro estropadan parte hartzeko. Taldekideak Martín Guezuraga, Andrea Criado, Carla Pegalajar eta Theo de Oza izango dira. Jorge Angulo izango dute entrenatzaile.
Gaur hasi eta igandera arte lehiatuko dira Vigoko itsasadarrean, 200 bat belazalerekin batera. Estatuko mailan Optimist klaseko hitzordu garrantzitsuenetako bat da. Gogoratu behar da iaz Nicolás Bastardek, Getxoko klubekoak, bigarren postua lortu zuela, eta gainerako taldekideek Urrezko Multzoan lehiatu zutela nazioarteko estropada honetan.