2026/10/29

Zabala eta Aurrekoetxea Nations Cup txapelketarako deialdian sartu dira
Espainiako errugbi selekzioak Nations Cup txapelketako hiru partida jokatuko ditu datorren azaroan. Hitzordu horietarako 44 jokalari deitu dituzte dagoeneko, eta norgehiagoka eta deialdi bakoitzean txandakatuko dira.
Deialdian Getxoko bi jokalari eta Getxo RTko jokalari ohi daude: Kerman Aurrekoetxea (Biarritz Olympique) eta Jon Zabala kapitaina (Section Paloise).
Lehen partida azaroaren 7an, larunbatean, jokatuko da, arratsaldeko lauretan, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, Uruguairen aurka. Bigarren norgehiagoka hil bereko 14an izango da, larunbatean, Leganésko Butarque zelaian, arratsaldeko bostetan, Txileren aurka. Leiho honetako azken hitzordua azaroaren 21ean izango da, larunbatean, ordu berean, Malagako Ciudad de Málaga estadioan, Samoaren aurka.
Datorren astean jakinaraziko dute Uruguairen aurkako partidari begirako lehen deialdia.