2026/10/21

Getxo Kirolakek antolatutako jardueretan ia 2.800 lagunek parte hartu zuten uda
Udako hilabeteetan Getxo Kirolakek antolatutako kirol jardueretan ia 2.800 pertsonak hartu zuten parte. Programazioan abonatuentzako ikastaroak eta kirolcampusak (klubekin lankidetzan) sartu ziren. Gainera, 60 urtetik gorakoentzako eskaintzan 5.278 pertsonak eman zuten izena klase ezberdinetan.
Fadura eta Gobela kiroldegietan eman ziren ikastaro gehienak haur eta gazteentzat izan ziren, eta 1.078 pertsonak hartu zuten parte. Horietatik 890ek haurren udalekuetan eman zuten izena, eta 188k, berriz, helduentzako ikastaroetan, padel eta entrenamendu funtzionaleko modalitateetan.
Era berean, +60 kolektiboarentzako jarduera fisikoko programek 5.278 inskripzio erregistratu zituzten kostaldeko gimnasiaeskoletan (3.590 inskripzio), aquafit Ereagan (350 inskripzio), Aquagym Faduran (974 inskripzio), kalistenia kostaldean (182 inskripzio) eta yoga kostaldean (182 inskripzio).
Azkenik, 3 eta 16 urte bitarteko 1.669 neskamutilek parte hartu zuten 21 campusetan, honako modalitate hauetan: gimnastika erritmikoa, txirrindularitza, saskibaloia, atletismoa, errugbia, futbola eta emakumezkoen futbola, patinajea, igeriketa, xakea, kirol egokitua, eskubaloia, belarhockeya eta itsasoko eta abenturako jarduerak.