2026/10/17

Fadurak Getxo STaren aurkezpena hartu zuen atzo
Denboraldi guztietan bezala, Getxo STaren aurkezpen-jaia Faduran egin zen. Klubak berriro ere bere indarra erakutsi zuen, baita Bizkaiko eta Euskadiko harrobiko erreferentziazko klubetako bat dela ere. Hasi berri den denboraldi honetan, klubak 23 talde ditu, emakumezkoenak zein gizonezkoak, eta Hazstunekin batera saskibaloi inklusiboko talde bat ere badu. Guztira, 270 jokalari ditu klubak. Duela denboraldi batzuk bizitako ezegonkortasunaren ondoren, indartsuago atera zen egoera hartatik. Klubak ilusio handiz ekingo dio denboraldiari arlo guztietan, eta horren barruan daude Lehen Maila Nazionalean ari diren bi taldeentzako desio onak ere, emakumezkoen taldeak aurreko denboraldian mailaz igotzea lortu ondoren.
Taldeak, adin txikienetik handienera, kantxara atera ziren, eta jokalari guztiak banan-banan aurkeztu zituzten, baita entrenatzaileak ere. Aurkezpenaren ondoren, Ibon Toledano presidente berriak hitza hartu zuen, eta, ekitaldira joandako jendez betetako harmailen aurrean, familia-argazkia egin zuten. Ondoren, Fadurako Tiki Tokin mokadutxo bat egin zuten bertaratutako guztiek.
Getxoko Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoetako kideak ere izan ziren ekitaldian. Haien buru Álvaro González Kirol zinegotzia izan zen.