2026/10/9

Punta Galea Txirrindulari Elkarteak beheko kategorietako ziklokros proba antolatu du biharko
Fadurak II. Fadurako Ziklokros Txikia – Iñigo Mentxaka Omenaldia hartuko du bihar, larunbata, goizean. Proba Fadurako belodromoan jokatuko da, goizeko hamarrak aldera hasita. Ordu horretan izen-ematea egingo da, eta ordubete geroago infantil mailako proba hasiko da, 2013an eta 2014an jaiotako txirrindulariekin. Eguerdiko hamabietan benjaminen (2017-2018) txanda izango da, eta alebinek (2015-2016) itxiko dute jardunaldia, 12:20an.
Bizkaiko txirrindularitza-eskoletako ordezkariek parte hartuko dute jardunaldian. Ekitaldia duela gutxi hildako Iñigo Mentxakari omenaldia egiteko ere baliatuko da, haren izena eramango baitu probak.