2026/9/24

Datorren larunbatean Getxoko X. Triatloia jokatuko da
Datorren larunbatean Getxoko X. Triatloia-Memorial Agustín Ugarte jokatuko da, Getxotrík antolatuta. Proba 16:30ean hasiko da emakumezkoen kategorian, eta handik hamar minutura gizonezkoena.
Igeriketa Algortako Portu Zaharrean hasiko da eta Ereagan amaituko da, kilometro eta erdiko ibilbidea osatu ondoren. Trantsizioa hondartzan bertan egingo da, 44 kilometroko bizikleta-probari ekiteko, ibilbide bakarrean. Irteeraren ondoren, Txomintxu igoko da, Zugazartera jaisteko, itsasadarrari jarraituz Erandiorantz joateko eta Asua igotzeko. Ondoren, Unbera igoko dira, Laukiz eta Urduliz zeharkatu, berriro Unbera itzuli eta UPVra iristeko. Handik Astrabuduara jaitsiko dira, eta berriro itsasadarrari jarraituz Ereagara iritsiko dira, bigarren trantsizioa egiteko. Ondoren, atletismoko proba izango da, hamar kilometroko lasterketarekin. Helmuga Portu Zaharraren eta Zugazarteren artean egongo da, berriro Portu Zaharrera iritsi aurretik.
Sari-banaketa 20:30ak inguruan egitea aurreikusten da. Guztira, 608 lagunek eman dute izena. 2025ean, gizonezkoen kategorian Pello Osorok lortu zuen garaipena, eta emakumezkoenean Eneritz Urrutiak; biak Santurtziko Peñota Dental Alusigmakoak dira, eta iazko proban nagusi izan ziren.
Lehen hiru sailkatu absolutuentzat, kategoria bakoitzeko irabazleentzat eta Getxoko sailkatu onenarentzat sariak izango dira, bai gizonezkoen bai emakumezkoen kategorietan.
Triatloi honek Euskadiko eta Bizkaiko Triatloi Olinpikoko Txapelketa gisa ere balioko du.