2026/9/9

Asteburu honetan Jon Antruejo Memoriala jokatuko da
Asteburu honetan, Azkorriko futbol-zelaian, Antruejo Memorialaren edizio berri bat jokatuko da. CD Galeak urtero antolatzen du infantil mailako txapelketa hau, eta aurten ere Euskadiko harrobiko talderik onenetako batzuk izango dira bertan.
Larunbat goizean, multzoko partidak jokatuko dira, ligaxka formatuan, Romo, Alavés, Athletic eta Eibarko taldeen artean. Norgehiagokak goizeko 09:30ean hasiko dira, eta azkena 13:15ean jokatuko da.
Arratsaldean, multzoko lehen partida arratsaldeko 15:00etan jokatuko da, eta azkena 18:45ean. Multzo honetan Bolue Getxo, Santutxu, Ariznabarra eta Antiguoko izango dira.
Finalerdiak igandean jokatuko dira, 10:15etik aurrera, A multzoko lehen sailkatuaren eta B multzoko bigarrenaren artean. 11:15ean beste finalerdia jokatuko da. Hirugarren eta laugarren posturako partida 12:30ean izango da, eta finala, berriz, 13:00etan. Finalaren ondoren, sariak banatuko dira.