2026/9/7

Futbol lurraldeko taldeak eta datak zehaztuta
Duela aste batzuk aurreratu genuen CD Getxoren egutegia Ohorezko Maila lurraldean. Liga irailaren 20ko asteburuan hasiko da. Asteburu horretan bertan hasiko da 1. maila territoriala ere; 1. multzoan Arraultzaldeon eta mailaz jaitsi berri den Galea A izango dira. 2. maila territoriala ere hasiko da, eta 2. multzoan Galea Bk jarraituko du. 3. maila territorialeko 2. multzoan Neguri, Iturgitxi eta Adrebol izango dira, aurreko denboraldian bezala; Getxo Bk, berriz, ez du parte hartuko. Maila hau urriaren 18an hasiko da.
Areto-futbolean, gizonezkoen Ohorezko Maila territoriala urriaren 4ko asteburuan hasiko da, Romo Kapujaelirekin. Gainera, asteburu horretan bertan hasiko da lehentasunezko maila, Artaromo Brekin, eta emakumezkoen Ohorezko Maila ere bai, Romo Kapujaelirekin. Urriaren 18ko asteburuan hasiko da Artaromo C 1. maila territorialean.
Diziplina honetan, Artaromo A Euskal Liga irailaren 27ko asteburuan hasiko da, baina datorren igandean Euskal Kopako lehen kanporaketa jokatuko du Gobelan, Iturriondoren aurka. Partida arratsaldeko seietan jokatuko da.