2026/7/26

Mikel Mardaras bederatzigarren izan da 23 urtez azpikoen Munduko Txapelketan
Alemaniako Duisburg hirian arraun olinpikoko 23 urtez azpikoen Munduko Txapelketa jokatzen ari da asteburu honetan. Getxoko Mikel Mardarasek Espainiarekin parte hartu du, eta gaur bederatzigarren postuan amaitu du txapelketa.
Sailkapeneko laugarren txandan bigarren izan ondoren, finalerdietarako sailkatu zen. Finalerdi horretan, ordea, finaletik kanpo geratu zen laugarren postuan amaituta; izan ere, finalerdi bakoitzeko lehen hirurak bakarrik sailkatu ziren dominak lortzeko lehian. Bere denbora 7 minutu eta 10 ehunenekoa izan zen, hirugarren sailkatu zen Greziako ordezkariarengandik segundo eta erdira. Lehen hiru sailkatuek zazpi minutu baino gutxiago behar izan zituzten.
Finalerdi hori azkarrena izan zen; izan ere, bigarren finalerdian inork ez zuen zazpi minutuko langa jaitsi, eta Danimarkako ordezkariak bakarrik hobetu zuen Mikelen denbora, zortzi ehunenetan besterik ez bada ere.
Gaur goizean bi finalak jokatu dira. B finalean, Mikel Mardarasek 6:55.38ko marka egin du, Lituaniako ordezkariak baino bederatzi ehunen gutxiago eta Austriakoarengandik segundo eta erdira. Dominen lehian 11:49tik aurrera arituko dira.
Bi finalerdietan, Portugal izan zen azkarrena, Italiaren eta Greziaren aurretik. Hiru herrialde horiek izan ziren Mardaras aritu zen lehen finalerdiko lehen hirurak, eta Danimarka, Turkia eta Alemania baino denbora hobeak egin zituzten.