2026/4/8

Getxo Kirolak-en udako kirol-ikastaroetan 1.620 plaza eskainiko dira
Getxo Kirolak-ek 1.620 plaza eskainiko ditu uztailean eta abuztuan Fadurako eta Gobelako kiroldegietan antolatuko diren udako ikastaroetan. Ikastaro hauetan izena emateko beharrezkoa da abonu txartela izatea, eta aurreinskripzioa maiatzaren 6ra arte egin daiteke dagoeneko Getxo Kirolaken webgunearen bidez edo aurrez aurre Fadurako edo Gobelako jendearen arretarako bulegoetan. Plazen zozketa eta behin betiko esleipena maiatzaren 8an egingo da.
Programazioaren ardatza haurrei eta gazteei zuzendutako jarduerak dira, baina helduentzako eta 60 urtetik gorakoentzako ikastaroak ere eskaintzen ditu. Helduentzako eskaintzaren kasuan, asko eskatzen den modalitate batekin indartu da: entrenamendu funtzionala.
Era berean, 4 eta 14 urte bitarteko haurrentzako haur eta kirol anitzeko ikastaroak nabarmentzen dira; 5 ordukoak dira eta astelehenetik ostiralera goizez eskainiko dira. Horietan, zaintza zerbitzua egongo da jarduera baino ordu erdi lehenago eta ordu erdi beranduago, eta egunero ingelesezko ordubeteko eskola emango da. Gainera, Grand Slameko ikastaroak izango dira, tenisa, padela eta uretako jarduerakpraktikatzeko, 8 eta 16 urte bitarteko adingabeentzat; eta igeriketa-eskolak 4 eta 17 urte bitarteko adingabeentzat, besteak beste.
Getxo Kirolak-ek udako kirol eskaintza osoa jasotzen duen liburuxka argitaratu du. Fadura eta Gobelaren bulegoetan jaso daiteke eta Getxoko kirol erakundearen webgunean deskargatu.