2025/7/29
TRAFIKOKO DISPOSITIBO BEREZIA GETXOKO 80. ZIRKUITUA-OTXOA ANAIEN OROIMENEZKO TXIRRINDULARI LASTERKETAREN ONDORIOZ
Abuztuaren 3an, igandea, izango da goizeko 11:300etatik aurrera eta Getxo, Bilbo, Leioa, Erandio eta Sondika zeharkatuko ditu lasterketak.
Foruak - Euskal Herria - Telletxe - Sarrikobaso - Redentor - Piñabeko - Ollarretxe - Makaleta Etorbidea - Fadura biribilgune - Artea biribilgune - San Bartolome - Unibertsitatea - Unbe - Asua (* Laugarren eta azken bira Sondika - La Ola - Pike bidea - Enekuri) - Itsasadarraren errepide - Lamiako dartsena - Eduardo Coste - Zugatzarte, Ereaga - Txomintxu - Arkotxa. Txirrindulariek sei bira emango dizkiote zirkuitu honi eta laugarren eta seigarren ibilbidetan Sondikatik pasatuko dira.
TRAFIKO ALDAKETAK LASTERKETA DELAETA
Goizeko 07:00etatik arratsaldeko 18:00ak arte aldaketak egongo dira trafikoan:
Getxoko udalerrian:
Lasterketaren ondorioz,BIZKAIBUS zerbitzuko autobusen ibilbidea aldatuko dute. Aldaketen berri Enpresak emango die eralbitzaileei.
Antolakuntzatik elkarlanik handiena erregutzen zaie Getxo, Leioa, Erandio eta Sondikako herritarrei eta bisitariei. Mesedez, ez aparkatu arestian aipatutako ibilbidean abuztuaren 2ko gauerditik eta, ahal den neurrian, garraio publikoa erabiltzea gomendatzen diegu.
Azkenik, antolatzaileek barkamena eskatu nahi dugu aldez aurretik aldaketa hauek sor ditzaketen eragozpenengatik.