Guregune Gaztelekua

Zer da Gunegune?

Guregune gaztelekua 11 urtetik (beteak) 17 urtera bitarteko gazteentzako zerbitzua da. Lagunekin gustura egoteko, jendea ezagutzeko, hainbat jardueratan parte hartzeko edo zure ekimenak aurrera ateratzeko leku bat da.

Zer gin daiteke Guregune gaztelekuan?

Hainbat gune daude...

...topagunea: berbetan, aldizkari bat irakurtzen, pelikulak ikusten edota Play edo Wii-an jolasten egoteko tokia.

...ordenagailu eta mahai-joku gunea.

...ping-pong mahaia eta futbolina eta dituen gela.

...sukaldea: praktikatzeko eta tailerrak egiteko

Zer egin behar da?

Ezer ez, ez da ordaindu behar, ezta izena eman ere. Etorri besterik ez. Hori bai, COVID-19arekin lotutako murrizketek dirauten bitartean ama, aita edo tutore legalak sinatutako baimena ekarri beharko duzu. Deskargatu hemen

Noiz irekitzen da Guregune gaztelekua?

  • Astearte, asteazken, ostegun eta igandetan: 17:00etatik 20:00etara.
  • Ostiral eta larunbatetan: 17:00etatik 21:00etara.
  • Astelehenetan eta abuztuan itxita dago.

Non dago Guregune gaztelekua?

Romo

RKEan, Santa Eugenia Plaza 1, behea

Telefonoa: 944.660.022

Posta-e: guregunegaztelekua@getxo.eus

Martxoko programazioa  

  • Martxoak 3: ASANBLADA: APIRILEKO PROGRAMAZIOA
  • Martxoak 5: TXAPELKETA: FIFA
  • Martxoak 7: EKINTZA: M8
  • Martxoak 9: SUKALDARITZA: YOGURTA FRUTA ETA TOPINGSEKIN
  • Martxoak 13: IRTEERA: GUGGENHEIM MUSEOA
  • Martxoak 17: TAILERRA: BUZTINA
  • Martxoak 20: TAILERRA: JOSKINTZA TAILERRA
  • Martxoak 23 EKINTZA: ARRAZAKERIA
  • Martxoak 26: TAILERRA: JOSKINTZA TAILERRA
  • Martxoak 27: TAILERRA: JOSKINTZA TAILERRA
  • Martxoak 31: TAILERRA: BOTILAK MARGOTU

 getxo_guregune

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +