Gauegun Gaztelekua
Zer da?
Gauegun gaztelekua 11 urtetik (beteak) 17 urtera bitarteko gazteentzako zerbitzua da. Lagunekin gustura egoteko, jendea ezagutzeko, hainbat jardueratan parte hartzeko edo zure ekimenak aurrera ateratzeko leku bat da.
Zer egin daiteke gaztelekuan?
Hainbat gune daude:
- topagunea, berbetan, aldizkari bat irakurtzen edo play-an jolasten egoteko tokia
- Marrazteko, margozteko edo xaboi, ilustrazio edo gogoko duzun beste edozein ikastarotan parte hartzeko lantegi-gela
- ordenagailu-gela
- mahai-joku, dokumentazio edo aldizkari gela
- erabilera anitzetarako gela, ping-pong mahaia, mahai-futbola, air hockey mahaia eta gehiago
Zer egin behar da?
Ezer ez, ez da ordaindu behar, ezta izena eman ere. Etorri besterik ez. Hori bai, COVID-19arekin lotutako murrizketek dirauten bitartean ama, aita edo tutore legalak sinatutako baimena ekarri beharko duzu. Deskargatu hemen
Noiz joan daiteke gaztelekura?
Astearte, asteazken, ostegun eta igandetan: 17:00etatik 20:00etara. Ostiral eta larunbatetan: 17:00etatik 21:00etara.
Astelehenetan itxita dago, baita abuztuan ere.
Txanda sistema
Ostiral eta larunbatetan txandak daude:
- 17:00etatik 19:30etara: 11 urtetik 13 urtera bitarteko neska-mutilentzat
- 19:30etatik 22:00etara: 14 urtetik 17 urtera bitartekoentzat
Non dago gaztelekua?
Algortan, Urgul kalea z.g. 3. solairuan.
Telefonoa 944660356
Posta elektronikoa: gauegungaztelekua@getxo.eus
Martxoko programazioa
- Martxoak 4: ASANBLADA: APIRILEKO PROGRAMAZIOA
- Martxoak 5, 6, 12 eta 13: TAILERRA: KAMISETEN ESTANPAZIOA
- Martxoak 18: JOLASA: ZELAI ERREA
- Martxoak 23 eta 30: TAILERRA: ROBOTIKA
- Martxoak 26: TAILERRA: IRRATI TAILERRA
- Otsailak 27: IRTEERA: LAUREN GETXO ZINEMAK