Hasiera  Gobernu Irekia  Herritarren parte-hartzea  Aparkatzeko zerbitzu arautuaren Udal-ordenantzaren aldaketari ekarpenak

Aparkatzeko zerbitzu arautuaren Udal-ordenantzaren aldaketari ekarpenak

SERGetxo

PROZESUA ITXITA DAGO

- Behin betiko proposamena

Aparkatzeko zerbitzu arautuaren Udal Ordenantza aldatzeko proiektua martxan jarri du Getxoko Udalak

Administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan xedatutakoa betez, ekarpenak egiteko fasea irekitzen da, ordenantza fiskala aldatzeko proiektua egin aurretik, behean aipatzen diren alderdiei buruz.

Aldaketak eragingo dituen eskubide edo interes legitimoen ordezkari diren erakundeek eta herritarrek beren ekarpenak helaraz ditzakete online galdetegi baten bidez.

Ekimen honen bidez konpondu nahi diren arazoak:

Zirkulazioak eta aparkalekuak udalerriaren bizi-kalitatean nahiz ingurumenean eragin handia dutela ikusita, jorratuko den aldaketaren bidez aipatutako ordenantza egokitu nahi da gaur egungo eskakizunei, aparkalekuaren bidezko erabilera bermatze aldera; horretarako, gaur egungo premiei egokituko da, aintzat hartuta hiri-mugikortasun jasangarriko planean xede horretarako ezarritako neurriak.

Hori onestearen egokitasuna eta beharra:

Legegintzaldia hasi zenetik, Hirigintza Arloak aipatutako ordenantza aldatzeko helburua izan du, berau behin betiko onetsi (1994ko irailaren 30ean) eta, ondoren, aldatu zenetik (1997ko urriaren 31n eta 1998ko maiatzaren 29an) igaro diren urteetan antzeman diren beharrizanei erantzuna emateko. Azkenik, 2006-11-24ko osoko bilkurako erabakiaren bidez, 6. eta 8. artikuluen aldaketa onetsi zen; haien idazketa berria 2011ko abenduaren 18ko 239. BAOn argitaratu zen.

Arauaren helburuak

Ordenantzan xede horretarako mugatutako eremuetan aparkatzea arautzeko beharrezkoak diren neurriak eta araudiak ezartzea, ondasun urria den lurzoru publikoaren eta bereziki aparkalekurako erabilitako eremuaren erabilera optimizatzeko, ibilgailuen txandakatzea bermatu nahian.

Izan litezkeen bestelako aukerak, erregulatzaileak eta ez erregulatzaileak.

Helburu horiek lortzeko, indarrean dagoen ordenantzaren testua aldatu beharko litzateke, herritarrek orokorrean dituzten helburu eta onurei egokitze aldera.