2022/3/9

Getxoartek, Bitartekotza eta Egoitza Artistikoko Programaren bitartez, bigarren egoitza-bekaren deialdia egin du. Bekaren zenbatekoa 5.000 euro izango da, eta 2022ko maiatzetik urrira Romo Kultur Etxean sormen edo ikerketa artistikoko proiektu bat gauzatzeko erabili ahal izango da.
Aukeratutako ikerketa-proiektuaren iraupena bost hilabetekoa izango da, 2022ko maiatzaren 16tik urriaren 16ra.
Egoitza-bekak jasoko dituzte Getxoko udalerriko kolektibo espezifikoak jorratzen dituzten proiektuek. Hots, hemen dauden bitartean egindako ikerketa funtsezkoa izan behar da lan artistikoari begira.
Honako hauek dira programaren helburuak:
Beka sortzaile garaikideei dago bereziki zuzenduta, dituzten prestakuntza eta pedagogiak edozein izanda ere. Espainiako Estatuan administrazio-egoitza egiaztatzen duen 18 urtetik gorako edozein pertsonak jaso dezake beka, banaka eskatuta edo taldeka.
Eskabideak non aurkeztu
Apirilaren 30era arte, honako gune hauetan: