Berriak

Getxoarte 2019: Programa eszenikoaren sariak

2019/04/09

  • Deialdiaren oinarriak eta izena emateko orria eskura HEMEN.

Praktika eszeniko garaikideen eremuetan sorkuntza artistikoa indartzera bideratutako sarien deialdia ireki du Getxoartek. Ibilbide profesionalaren hasieran dauden artistei zuzenduta dago ekimena. Iaz bezala, hautatutako proiektu guztiak jendaurrean erakutsiko dira abenduan, Romo Kultur Etxean. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko ekainaren 4ra arte egongo da zabalik.

Programa eszenikoaren sariek metodologia esperimentalak edo forma mistoak esplora ditzaketen proiektu garaikide eszeniko-performatiboak izango dituzte xedetzat. Epaimahaia Barakaldo Antzokiko zuzendari Ana López Asensiok eta Pablo Viar eszenako zuzendariak osatuko dute. Bost proposamen hautatuko dituzte, hainbat diziplina lan ditzaketenak: dantza, musika esperimentala, performancea, antzerkia, poesia, folkloreari buruzko ikerketa praktikoa eta abar. Sari bakoitza 1.000 eurokoa izango da.

Erakusketa programan bezala, hautatutako proiektuak bakarkakoak zein taldekoak izan daitezke, eta abenduan jendaurrean erakutsiko dira. Kasu honetan ere, komisarioen babesa eta jarraipena izango dituzte proiektuak garatzeko.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +