2026/6/3
Fadurako kiroldegiak Getxoko XV. Eskolarteko Jokoak hartu ditu maiatzeko 6 egunetan zehar, eta udalerriko 13 ikastetxetako 1.140 ikaslek parte hartu dute. Lehiarik gabeko kirola sustatzea helburu duten topaketetan, Lehen Hezkuntzako 2., 4. eta 6. mailako ikasleek parte hartu dute.
Getxoko Eskolarteko Jokoen edizio honetan herri kiroletako eta atletismoko probak antolatu dira, eta horiek garatzeko Haszten Elkartearen eta Bizkaiko Herri Kirolen Federazioaren laguntza izan da.