2026/3/10
Guztira, 1.297.800 euroko laguntzak emango dira, hau da, iazko zenbateko bera. Dirulaguntza horien helburua da klubei eta elkarteei laguntzea oinarrizko kirola eta kirol federatua sustatzera bideratutako jardueratik eratorritako ordainketei aurre egiten, bai eta banakako lehiaketetan parte hartzen duten errendimendu handiko tokiko kirolariei ere.
Modu horretan, diru-laguntza honela banatuko da: oinarrizko kirolak 260.000€ jasoko ditu, lehiaketako jardueren eta errendimenduko kirolaren artean 795.000 € banatuko dira, ekitaldiak antolatzeko 228.000€-ko diru-laguntza izango da, herri kirolak sustatzeko 10.000€ izango dira, eta emakumeen kirola sustatzeko beste 2.000€ bideratuko dira. Era berean, aurreikusi gabeko lehiaketetan parte hartzeko 1.300€ emango zaizkie interesatuta dauden elkarteei, 500€ erreserbatuko dira muturreko kiroleko modalitateetan parte hartuko duten kirolarientzat, eta, azkenik, 1.000€-ko laguntza emango da herriko jaietan antolatutako kirol-ekimenaren bat bultzatzeko.
Laguntza horiek guztiak emateko hainbat balorazio-irizpide bete behar dira, eta, horien artean, ondorengoak nabarmentzen dira: emakumeen kirola sustatzea, euskara sustatzea eta elkarte-ehuna udalerriko kirol-politikan inplikatzea eskola-kiroleko programen bitartez.
Klubek eta interesdunek Getxo Kirolak-en egoitza elektronikoan kontsulta ditzakete deialdi honen oinarriak eta eskabideak aurkezteko beharrezko dokumentazioa.