2026/2/11
Maider Aresti, Naroa Azpitarte, Juan Prado, Juan Vilallonga, June Larrañaga eta Telmo Fisher, 2025eko Getxoko kirolari onenak.
Maider Aresti, Naroa Azpitarte eta June Larrañaga errugbi jokalariek, Telmo Fisher errugbi jokalariak eta Juan Prado eta Juan Vilallonga belar hockeyko jokalariek jaso dute 2025eko Getxoko kirolari onenen aitortza, atzo asteartea, hilak 10, kirol- eta gizarte-gunea den Fadurako Tiki Toki Zentroan egin zen XIX. Getxo Sasoi Sasoian Sarien galan.
Getxo Kirolak-eko teknikariek, kazetariek eta kirol arloko aditu getxotarrek osatutako epaimahaiak eman du jakitera sarien zerrenda. Banakako sari gorenetan, Getxo Rugby Taldeko Maider Arestik eta Naroa Azpitartek Kirolari onenaren saria jaso dute, emakumezkoen senior mailan, Espainiako selekzioarekin lortu zuten Europako Txapelketari esker. Gainera, aurreko Munduko Kopa jokatu zuten, Ingalaterran. Gizonezkoen senior mailan, beste sari bikoitz bat: Juan Pardo eta Juan Vilallonga Real Club Jolasetako jokalariei eman zaie, Indian belar-hockeyko 21 urtez azpiko munduko txapeldunorde izan ondoren.
Promesa kategoriako sarietan, emakumezkoen saria June Larrañaga Getxo Rugby Taldeko kidearentzat izan da, 18 urtez azpiko Europako Txapelketa Frantzian irabazi ondoren. Era berean, Telmo Fisher Aviron Bayonnaiseko errugbi jokalariak 2024an gizonezkoen promesen kategorian lortu zuen saria jaso du berriz, estatuko errugbiaren historian lehen aldiz 18 urtez azpiko Europako Txapelketa lortu ondoren eta finalean sei titulu kontinental jarraian lortu zituen Georgiari gailendu ondoren.
Sari kolektiboetan, senior kategorian, aurten Getxo Bolei Kirol Taldeko emakumezkoen taldea aintzatetsiko da, historian lehen aldiz Espainiako 1. mailara igotzeagatik, eta Arenas Club, RFEFeko 1. mailara igotzeagatik. Promesa taldeentzako sari kolektiboei dagokienez, emakumezkoetan, saria Espainiako Txapelketa irabazi zuen kadete mailako Jolasetarentzat izan da eta, gizonezkoetan, Getxoko haur mailako Igeriketa Waterpolo Bolue Elkartearentzat, Espainiako Txapelketan lortutako urrezko eta zilarrezko dominengatik.
Edizio honetako palmaresa osatzeko, sari bereziak: Marka Hautsiz saria Haszten-Arenas futbol taldeari eman zaio areto futbol inklusiboaren inguruan egindako lanagatik; Kiroltasuna saria Jesús Muro Raspas del Embarcadero Arraun Elkarteko kidearentzat izan da, arraunean eta bere klubean egindako dedikazio luzeagatik; Steelphalt enpresak Getxo Zabala saria jaso du Getxoko hainbat kirol kluberi babesle moduan emandako laguntzagatik; Berdintasuna Indartuz saria Real Club Marítimo del Abra-Real Sporting Clubarentzat eta bere emakumezkoen taldearentzat, International Women’s Sailing Cup bela txapelketa antolatzeagatik; eta aurten berrikuntza bat dago, Kirola eta Euskara sariarena, kirol jardunean euskararen erabilera nabarmenduko duena. Igeriketako Swim Camp Getxo klubak jaso du.