Babesleak:
Laguntzailea:
Egitaraua
Folk Getxo 2022: 38. Nazioarteko Folk Jaialdia
- Irailaren 14tik 18ra bitartean
- Muxikebarri
Ordainpeko kontzertuak
- Muxikebarri (Ereaga aretoa)
- Sarrerak erosi
ANA ALCAÍDE "RITUAL"
20:00 h | 10€ | SARRERA EROSI
Ana Alcaidek, tradiziozko musikaren ikerketan nabarmendu den artistak, bere azken lana aurkeztuko du: Ritual. Oraingo honetan, ibilbide zabaleko eta sari ugari jaso dituen musikariak harmonia eta sotiltasuna uztartzen dituzten gaiez gozaraziko gaitu, begirada garaikide batetik tradizioa babesten duten doinuen bidez.
TANXUGUEIRAS
20:00 h | 24€ | SARRERA EROSI
Aurtengo fenomeno musikal iraultzaileena emakume gaztek osatutako hirukote galiziar batean gauzatzen da. Eurovisionerako hautagai izateagatik ezaguna, Tanxugueiras taldeak berrikuntza eta abangoardia irudikatzen ditu antzinako musika egungo beste erritmo eta joerak uztartuz, esaterako trap eta doinu elektronikoekin. Energia, ahalduntzea, sendotasuna eta ahots-birtuosismoa dira bere estilo berritzailearen adierazle nagusiak, trad delakoa.
ENREDADAS
20:00 h | 18€ | SARRERA EROSI
Beren burua eraberritu eta berrasmatzen jakin izan duten lau artista handi biltzen ditu ikuskizun honek: Uxia, Martirio, Carmen Paris eta Ugia Pedreira. Bakoitzak, bere erara, kopla, jota edo alalak irauli ditu, esperimentazioaren eta arriskuaren bidez bizitza berria emanez, modernizatuz eta beste estilo eta genero batzuetara hurbilduz publiko berrietara iritsi ahal izateko. Getxon, errepertorioa elkar trukatuko dute, Sérgio Tannus eta Marcos Teiraren gitarrek lagunduta.
MARÍA ARNAL I MARCEL BAGÉS
20:00 h | 24€ | SARRERA EROSI
Azken urteotako musikaren panoramaren errebelazio handienetako bat dugu bikote gazte hau. Badalonako abeslariak eta Flixeko gitarra-jotzaileak herri-musikaren transmisio-kateari jarraipena eman diote era ezin hobean, berezko abestiak sortuz ikerketa-grabazioak, artxibo digitalizatuak eta Iberiar Penintsulako fonotekak erreskatatzeko proiektuari gehitzeko. Getxon Clamor bere bigarren lana aurkeztuko digute, David Solerrek gitarristak ladunduta.
NEOMAK
20:00 h | 8€ | SARRERA EROSI
Emakume-ahotsak, sorginkeriaz betetako melodiak, pandero-doinuak eta dantza. Horiek dira Neomaken proposamenaren osagaiak, eszenaratze berritzaile batekin tradizioan oinarritu eta, aldi berean, horren irakurketa modernoa proposatzen duen taldea. Kepa Junkerarekin Sorginak izenpean aritu ondoren, Neomakek proiektu berri bati ekin dio, Ilargi Berriak, bere izeneko grezierazko hitzaren esanahiari heltzen diona. Horretan, konponketa elektronikoak ahotsekin, perkusio indartsuekin eta trikitiarekin uztartu dituzte.
Doako kontzertuak Portu Zaharrean
ARRATSALDEKO SAIOAK | 18:00
El Pony Pisador Bartzelonako bost gaztek osatutako taldea da. Musika zelta eta marinela nahasten ditu munduko beste soinu batzuekin, estilo bizi eta lotsagabearekin, baina arreta handiz landuta. El Pony Pisador-en umore ona kutsakorra da: ikuskizunak askotarikoak eta aurreikusi ezinak dira, ikusleekin barre eta txantxa artean, inork espero ez dituen gauzak gertatzen baitira bere kontzertuetan.
Irailak 16 (ostirala) | MIELOTXIN + GONBIDATUAK
CADIPSONIANS Calipso & Mento musika proiektu berritzaile eta aitzindaria da. Cadizetik etorriak, sei musikari hauek Karibeko erritmo klasikoetan sartzen dituzte benetako kaleko inauterien alderdirik lotsagabeenak, ironiaz, umore subertsiboz eta kritika sozialez betetako mezuak zabalduz. Zuzenekoaren ordu eta erdiaren helburua ikusleari irribarre bat ateratzea eta dantzaren bidez festara batzea da, bandaren benetako DNAren bidez. Bakanala deitzen diotena da.
GAUEKO SAIOAK | 23:00
Irailak 16 (ostirala) | GOZATEGI
30 urte igaro dira Asier eta Ainhoa Gozategi anai-arrebak Iñigo Goikoetxea ezagutu zutenetik eta trikitixak erromeriako doinuekin uztartzen hasi zirenetik. Orduz geroztik, formazioa asko aldatu da, baina hiru hamarkada hauetan, umore ona eta lelo itsaskorrak bere horretan mantendu dira, behin baino gehiagotan belaunaldi oso bati Euskal Herriko txoko bakoitzeko festetan “kalanbreak” sentiarazi dizkigutenak. Ospakizun handia izango da honako hau, gerturatzen denari gozatzeko aukera emango diona.
Irailak 17 (larunbata) | BUHOS
GOIZEKO SAIOAK | 12:00
Irailak 17 (larunbata) | CUANDO LOS PECES VUELEN (LA CHICA CHARCOS)
La Chica Charcos bere lan berriarekin dator, eta bere munduan murgiltzen jarraitzen gaitu, errimatutako hitzaren, musikaren, objektuen antzerkiaren eta, jakina, barrearen bidez. Formatu ertaineko lan honetan, familiako ikusleek jolasteko gogotik kontatutako istorioen xumeaz gozatu ahal izango dute. Irudimenaren kantua. Askatasunaren kantua.
Irailak 18 (igandea) | PAÜRA
GETXOFOLK KALEJIRA
Irailak 16 (ostirala) | NAIARA ETA IZARRA TRIKITILARIAK
Irteera: 17:30, Portu Zaharra. Ibilbidea Portu Zaharretik San Nicolas plazaraino.
Irailak 17 (larunbata) | EUSKAL GIROA TXISTULARIAK
Irteera: 17:30, Portu Zaharra. Ibilbidea Portu Zaharretik San Nicolas plazaraino.
Irailak 18 (igandea) | AGURRA
Buruhandi eta erraldoien kalejira. Irteera: 11:30, La Ola. Ibilbidea La Olatik Portu Zaharreraino.

Bulego nagusiak
Muxikebarriko informazio bulegoa
Basagoiti, 77 (Musika Eskolaren harreran)
48991 (Algorta) Getxo
Telefonoa: 94 466 01 23
Posta elektronikoa: kulturetxea@getxo.eus
Ordutegia:
Aretoak eta atezaintza: 8:30-14:30