Toponimia mapa

Getxoko toponimia eta kultur ondarea ezagutzeko bisitak


Romo, pertsona abizenak sortutako auzo-izena da eta aspaldiko futbol-zelai batek 2 urte baino ez zituen behar izan aspaldiko izen zaharren aurrean betikotzeko. Romo XX. mende hasierako Getxo obreroa da eta gaur egun hori danori baino gehiago.

Aholku orokorrak:

Hasiera: Ibaiondo x Errekagane kaleak

GARRANTZITSUA: Ibilbideak euskaraz izango dira eta gidariak entzuleen ulermen mailara egokituko du bere hitzaldia.

Mapa interaktiboa


Batzuentzat arrantzaleen aspaldiko portua, beste batzuentzat Algortaren jatorrian dagoen auzoa, askorentzat Abrara begira dagoen balkoia; beste askorentzat ordea, Getxo osoa irudikatzeko erabiltzen den ohiko postalea; jaigune magikoa, arratsalde-pasa ederren gunea…

Aholku orokorrak:

Hasiera: Basagoiti etorbidea-San Nikolas kalea

GARRANTZITSUA: Ibilbideak euskaraz izango dira eta gidariak entzuleen ulermen mailara egokituko du bere hitzaldia.

Mapa interaktiboa


Neguriren sorreran trena dago, baina baita XIX. mendeko desamortizazioak, bizitokien inguruko higienea eta konfortaren inguruko ideia ingelesak, Karlismoaren ondorengo euskararen gaineko ikuspegi berria, klase sozial berri baten nahiak eta beste gauza asko dago proposatzen dizugun ibilbide honetan, mende aldaketako pentsakera modernoek sortutako auzoa emango dizugu ezagutzera.

Aholku orokorrak:

Hasiera: Karmengo eliza

GARRANTZITSUA: Ibilbideak euskaraz izango dira eta gidariak entzuleen ulermen mailara egokituko du bere hitzaldia.

Mapa interaktiboa


Hau jatorrizko Getxotik ibilbidea egiteko gonbidapena da. Lehenengo asentamentuak, lehenengo etxeak, lehenengo jendearen bizitokiak… ezagutzeko gonbidapena. Getxoren jatorria da, eta Erdi Aroko kutsua mantentzen duten toki eta izenekin batera, etxerik modernoenen kokalekua, dena ingurune natural paregabean.

Aholku orokorrak:

Hasiera: Andra Mari eliza

GARRANTZITSUA: Ibilbideak euskaraz izango dira eta gidariak entzuleen ulermen mailara egokituko du bere hitzaldia.

Mapa interaktiboa


Ingurune fisikoa eta balio paisajistiko handiko gunea bisitatzeko gonbidapena; itxasoarekin eta itxasoaren kontra bizi izan den komunitateak mendeetan aurre egin behar izan dion ingurune gogorra, gaur egun bizimodu lasaiaren eta aisialdiaren paradigma, ondo pasatzearen eredu eta edertasun basatia eta historia transmititzen dituena bere labarretan eta floran.

Aholku orokorrak:

Hasiera: Kiroldegiko aparkalekua

GARRANTZITSUA: Ibilbideak euskaraz izango dira eta gidariak entzuleen ulermen mailara egokituko du bere hitzaldia.

Mapa interaktiboa


Getxo ezkutua ezagutzeko gonbidapena da ibilbide hau. Ur gezaren Getxo, hezeguneak, errotak bizibide izan dituzten getxotarren ingurumena. Bere fauna endemikoa, landaredia bitxia, udalerrian geratzen diren toki basati bakarrenetakoa da.

Aholku orokorrak:

Hasiera: Fadura kiroldegia

GARRANTZITSUA: Ibilbideak euskaraz izango dira eta gidariak entzuleen ulermen mailara egokituko du bere hitzaldia.

Mapa interaktiboa


Mendetako hareak etxe eder bihurtzen ikusten dira ibilbide honetan, errekak lekuz aldatzen, itsasoak tokiz mugitzen, hondartzak desagertzen, bizileku hutsa jendez betetzen, lur elkorra aberastasun bihurtzen. Burdinaren aberastasuna harri bihurtzen.

Aholku orokorrak:

Hasiera: Bizkaia zubia

GARRANTZITSUA: Ibilbideak euskaraz izango dira eta gidariak entzuleen ulermen mailara egokituko du bere hitzaldia.

Mapa interaktiboa


Gaur egun Algorta bezala ezagutzen duguna XIX. mendean marinelek sortutako auzoa dela esaten da. Abrara begira dagoen balkoi naturala da, txoko eta hondartza dotoreak ditu, historia aberatsa du eta toki aproposa da kostaldeko geologia eta flora hobeto ezagutzeko.

Aholku orokorrak:

Hasiera: Satistegi plaza

GARRANTZITSUA: Ibilbideak euskaraz izango dira eta gidariak entzuleen ulermen mailara egokituko du bere hitzaldia.

Mapa interaktiboa


Algortaren beste aldea da hau. San Nikolas inguruko algortarrek bazuten begi bat Abran eta bestea itsasoan; Alango aldeko algortarrek, ordea, Gobela errekaren inguruko faduretan eta, oraindik kale-izenetan ikusi ahal den, baserri eta nekazal munduan. Erdi Aroko zantzuak gordetzen dituen Algorta zaharra.

Aholku orokorrak:

Hasiera: Satistegi plaza

GARRANTZITSUA: Ibilbideak euskaraz izango dira eta gidariak entzuleen ulermen mailara egokituko du bere hitzaldia.

Mapa interaktiboa

...

Euskara Zerbitzua

Etxe Sorgindua,
Basagoiti 20
48992 GETXO

Telefonoa: 944660011
Posta elektronikoa: euskara@getxo.eus