
Gazteentzako euskara ikasteko diru-laguntzen nondik-norakoak jasota dadue Euskararen sustapenerako 2013ko egitasmoaren Oinarri Orokorretan.
Aisialdiko begirale eta zuzendari agiria lortzeko euskarazko ikastaroetarako diru-laguntzak
Zer da diruz lagunduko dena
- Aisialdiko begirale agiria lortzeko ikastaroak.
- Aisialdiko zuzendari agiria lortzeko ikastaroak.
Bete beharreko baldintzak
- Getxokoa izatea
- Ikastaroek euskaraz beharko dute izan eta eskatzaileak horretarako, hau da, ikastaroa jarraitu ahal izateko behar den euskara maila egokia beharko du izan
- Eusko Jaurlaritzak homologatutako ikastegiek eman behar dituzte ikastaroak
- Ikastaroa bukatzeko egin behar diren praktikak Getxoko elkarte batean egin beharko dira
- Ogasunari eta Segurantza Sozialari dagozkion obligazioak beteak dituela egiaztatzea
Ordainketa modua
- Baldintzak betetzen dituztenei ikastaroen %50erainoko diru-laguntza emango zaie
- Eskaerak aurkeztu ahal izango dira baina derrigor eskaera aurkezten duenean eskatzaileak ikastaroa amaitua behar du izan eta Jaurlaritzaren agiri ofiziala duela ziurtatu
- Jaurlaritzaren agiri ofiziala 2012-13 ikasturtean lortutakoa beharko du izan; ez da onartuko aurreko ikasturteetan (adibidez, 2010-11 ikasturtean lortutako agiriak eta eskaerak).
Aurkeztu beharreko agiriak
- Eskaera orria + kontu korrontearen zenbakia (20 zenbaki)
- Matrikula agiri originalak
- Erantzukizunaren aitorpena izeneko inprimkia
- Erroldatze-ziurtagiria
- Eusko Jaurlaritzak emandako agiri ofizialaren kopia
- Praktikak Getxoko elkarte batean egin direla ziurtatzen duen ziurtagiria
Oharrak:
- Euskara Zinegotziak, kasu berezietan edo oinarri hauetan jasotzen ez den kasuren batean erabakiak hartzeko ahalmena izango du.
- Dirulaguntzak, erregistroaren hurrenkerari estuki jarraituz abonatuko dira, aurrekontu-partida dagoen bitartean.
- Euskara Zerbitzuak edozein momentutan dokumentazio osagarria eskatzeko aukera izango du.
17 - 23 urte bitarteko getxotarrei gidabaimena ateratzeko azterketa euskaraz egiteagatik diru-laguntzak ematea
Hartzaileak:
- Eskatzaileak, Getxon erroldatutako 17 eta 23 urte bitarteko gazteak izango dira (1990-1996 bitartean jaiotakoak),, gidabaimena ateratzeko azterketa euskaraz egin dutenak.
Bete beharreko baldintzak
- Eskatzaileak gidabaimena ateratzeko azterketa euskaraz egin ziurtatu beharko du
- Gidabaimena euskaraz kanpainan parte hartu duen Getxoko autoeskolaren batean atera beharko da, gidabaimena
- Eskaria aurkeztu orduko, matrikula ordainduta eduki beharko da
- Diru-laguntza eskatu ahal izateko azterketa eginda izan behar da
- Diru-laguntza hauek bateragarriak izango dira beste edozein erakunde publikok zein pribatuk ematen dituen diru-laguntzekin, baina diru-laguntza guztien artean ezin izango da jaso matrikularen zenbatekoa baino gehiago.
Diru laguntza kopuruak
- Azterketa teorikoa euskaraz egiteagatik eskatzaileak 100 euro jasoko ditu
- Azterketa teorikoa euskaraz egiteagatik gazteek jasotzen duten diru-laguntza behin bakarrik jaso ahal izango dute
Aurkeztu beharreko agiriak
- Eskaera orria + kontu korrontearen zenbakia (20 zenbaki).
Inprimakia jasotzeko, sakatu hurrengo loturan (pdf dokumentua: 123 kb): eskabidea - ERANTZUKIZUNAREN AITORPENA izeneko inprimakia (ikus eranskina).
Erantzukizunaren aitorpena, hurrengo loturan (pdf dokumentua: 148 kb) aurki daiteke: aitorpena - Familia osoaren erroldatze-agiria
-
Gidabaimena ateratzeko, bai teorikoan eta bai praktikoan, eskatzaileak izandako gastuen jatorrizko ordainagiriak (matrikula, azterketa tasak eta abar).
-
Azterketa euskaraz egin dela ziurtatzen duen ziurtagiria.
Oharrak:
- Euskara Zinegotziak, kasu berezietan edo oinarri hauetan jasotzen ez den kasuren batean erabakiak hartzeko ahalmena izango du.
- Diru-laguntzak, erregistroaren hurrenkerari estuki jarraituz abonatuko dira, aurrekontu-partida dagoen bitartean.
- Euskara Zerbitzuak edozein momentutan dokumentazio osagarria eskatzeko aukera izango du.
Informazio gehiago
Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzua
94 466 00 10 / 11