Euskara ikasteko diru-laguntzak 2015

Sarrera

Getxoko Udaleko Tokiko Gobernu Batzak, 2013ko uztailean ESEP, Erabilera Sustatzeko Ekintza Plana onartu zuen. Getxoko ESEPek datozen urteotako hizkuntza plangintza gidatu nahi du eta euskararen erabilera areagotzea du xede. ESEPek hiru helburu estrategiko batzen ditu bere baitan: euskararen jabekuntza, erabilera eta elikadura, hau da, hizkuntza aberastasuna handitzeko behar diren izapideak eta eguneroko esparru guztiak ukitzen ditu: irakaskuntza, administrazioa, lan-mundua, hedabideak, kirola eta aisia, kultura, publizitatea... eta baita helduen euskalduntzea ere.

Helburuak

Eskuartean ditugun laguntzek bi helburu estrategiko dituzte:

  • Euskararen jakite maila sustatzea eta euskara belaunez belaun eta etenik gabe geroratzea.
  • Euskararen erabilera sustatzea: belaunaldi berrietako euskaldunentzat euskara erabilera-eremu berezi eta garrantzizkoetarako atsegin izan dadin lortu nahi dugu.

Dirulaguntzak lerroak

  1. Euskara ikasteko diru-laguntzak baliabide ekonomikorik ez daukatela frogatzen duten getxotarrentzat
  2. Gida-baimena lortzeko azterketa euskaraz egiteagatik diru-laguntzak gazteentzat
  3. Aisialdiko begirale eta zuzendari agiria lortzeko euskarazko ikastaroetarako diru-laguntzak
  4. Diru-laguntzak errotuluak, olanak eta ibilgailu komertzialak euskaraz ipintzeko

Epeak

  •  Euskara ikasteko diru-laguntzak: 2015eko irailaren 30era arte
  • Gidabaimena lortzeko azterketa euskaraz egiteagatik diru-laguntzak gazteentzat: 2015eko abenduaren 31ra arte
  • Aisialdiko begirale eta zuzendari agiria lortzeko euskarazko ikastaroetarako diru-laguntzak: 2015eko abenduaren 31ra arte
  • Diru-laguntzak errotuluak, olanak eta ibilgailu komertzialak euskaraz ipintzerko: 2015eko abenduaren 31ra arte

- Oinarri orokorrak 2015

Informazio gehiago

Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzua

94 466 00 10 / 11

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +