2022/11/10
azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean
- Zer da Euskaraldia?
Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkunza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua.
- Zelan parte hartu?
Pertsona naiz (laster edukiko dugu bideoa)
Euskaraz egingo diezu ulertzen duten guztiei. Edonon, edonoiz jakin eta ulertzen duen edonorekin arituko zara euskaraz. Ezagutzen ez dituzunekin lehen hitza euskaraz egingo duzu, eta ulertzen baldin badute, hortik aurrerakoak ere bai.
Euskaraz dakiten guztiei zuri euskaraz egiteko gonbitea egingo diezu. Euskara ulertzen duzula adieraziko diezu eta zurekin euskaraz hitz egin dezatela eskatu. Zuk nahi izatekotan euskaraz edo erdaraz erantzungo duzu, baina zuri euskaraz egiteko eskatuko duzu.
Euskararik ulertu ez arren poztu egiten zara euskara entzuten duzun bakoitzean eta euskararen aldek ekimenekin bat egiten duzu.
Informazio eta izenemateak: www.getxoztarrak.eus
Entitatea naiz
Entitateetan euskaraz lasai aritzeko guneak izango dira. Euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro, izan entitate barruan edo izan entitateak herritarrekin duen harremanean.
Informazio eta izenemateak: www.getxoztarrak.eus
Ahalduntze Eskola
Aurtengo berritasuna izango da Getxon, Donostian, Tolosaldea eta Errenterian martxan jarritako esperientzia pilotua. Ahobizi konpromisoa hartzen dutenen praktika linguistikoak sendotzera laguntzeko. Hamar saioko proiektu pilotua izango da eta parte hartu nahi duten pertsona interasatuek www.getxoztarrak.eus webgunean eman dezakete izena.