Berriak

Bat egin Euskararen Egunarekin!

2021/11/19

ABENDUAK 3, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Euskararen Eguna ospatzeko Getxon antolatu diren jarduera guztiak HEMEN: JARDUERAK 2021

Aixerrota Institutuko ikasleek Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko prestatu duten abestia HEMEN ikusi ahal izango duzu

Izena: EUSKARAZ EGIN ZAZU

Doinua: Amigos para siempre

Audioa: hemen

Bideoa: hemen

EGITARAUA:

  • Azaroak 16: Idazaleen txokoa (19:15. Villamonte Kultur Etxea, idazten hasteko bultzadatxoa, Egizuk antolatuta)
  • Azaroak 16: Txalaparta topaketak (19:00, Azebarrin, txalaparta topaketa, saio irekia, doan, Azebarrin)
  • Azaroak 17: Argia Ereiten Getxoko Euskara Saria Gala (20:00, Muxikebarrin, Joserra Onandiak jasoko du saria)
  • Azaroak 18: Euskal(e)gintza gaur jardunaldiak (18:30, Azebarrin, Soziolinguistika eta euskalgintza ardatz, Azebarri eta Egizuren eskutik)
  • Azaroak 19: Jantzari: tradizioa & parekidetasuna (19:00, Azebarrin, Dokumentala, Itxas Argiaren eskutik, gonbidapena azebarri@gmail.com)
  •  Azaroak 20: Yoga ipuinak (10:00, Aldai Patronatuan, Sendiren eskutik)
  • Azaroak 20: Andrezaharraren manifestua (19:00, Areetako Musika Eskola, irakurraldi-performancea)
  • Azaroak 21: Antzerkia "Kopaz kopa" (Ados teatroa, 19:00, Muxikebarri Ereaga aretoa, 12€)
  • Azaroak 22 - Abenduak 5: Haurren aurrean helduok heldu (Getxoko plaza eta parkeetan, ikastetxeetako kanpoko aldeetan eta Fadura eta Gobela kiroldegietan, hizkuntza ohiturak aldatzeko ekimena, Euskaraldiaren eskutik, gonbidapena azebarri@gmail.com )
  • Azaroak 22: Mahai-jolasak eta Rol-jokoak (18:30, Azebarrin, topaketa, Azebarriren eskutik, 3€ azebarri@gmail.com )
  • Azaroak 25: Hitzaldia "Komunikazio ez bortitza" (17:30, Faduran, Nerea Mendizabalekin, Sendiren eskutik)
  • Azaroak 26: Haurren aurrean helduok heldu (17:00, Malakate, San Nikolas eta Santa Eugenia; ginkana, Euskaraldiaren eskutik)
  • Azaroak 26: Ustruku (18:00, Aldai patronatuan, helduak eta umeak elkarrekin ipuinak, korapiloak, poemak, kondairak... kontatzen; Sendiren eskutik)
  • Azaroak 28: Kalejira dantzatua (goizean, Algortan: Satistegi, Metroko plaza eta San Nikolas; Itxarturen dantza talde guztiak dantzan aterako dira Euskararen Eguna ospatzeko)
  • Azaroak 29 eta 30 eta abenduak 1, 2 eta 3: Yauri etxaldea (19:00, Muxikebarri, dokumentalaren proiekzioa + solasaldia, doan baino gonbidapena jaso behar Kultur Etxeetan)
  • Abenduak 1: Trikikantumerienda (17:00, Pipers tabernan, kantu festa euskaltegietako ikasleekin)
  • Abenduak 2: Trikikantugosaria (9:00-12:00, Pipers tabernan, kantu festa euskaltegietako ikasleekin)
  • Abenduak 2: Solasaldia: "Euskara inklusiorako tresna al da?" (18:00-20:00, Elkartegian, Jon Maia eta Boubacar Diouf, Zurrumurrurik Ez! ekitaldiaren eskutik
  • Abenduak 2: Hitzaldia: "Bertoko basoak babestuko gaitu?" (19:00, Azebarrin, Azebarriren eskutik, gonbidapena azebarri@gmail.com -en)
  • Abenduak 3: Euskararen eguna Getxoko ikastetxeetan (Euskararen Egunerako Aixerrota Institutuko ikasleek prestatu duten abestia eta koreografia landuko dute)
  • Abenduak 3: Haurren aurrean helduok heldu (17:00, Malakate, San Nikolas plaza eta Santa Eugenia plaza, ginkana, Haszten elkarteak prestatutako proba bereziekin)
  • Abenduak 3: Kontzertua: Benito Lertxundi (19:00, 18€, Muxikebarrin)
  • Abenduak 9: Antzerkia Salaketa (19:30, Azebarrin, Mikel Martinez eta G. Chamizo, gonbidapena azebarri@gmail.com )
  • Abenduak 12: Albe Gala (12:00, Igeretxen, urteko amaierako gala, Balendin Enbeita lehiaketako sari ematearekin)
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +