Berriak

Olentzero eta Mari Domingi?

2021/12/20

- Olentzero eta Mari Domingiren kartela: kartela

- IDATZI ZURE ESKUTITZA OLENTZERORI ETA MARI DOMINGIRI: eskutitza deskargatu

Olentzero eta Mari Domingi

ALGORTA

Antolatzailea: Horra Horra Algortako Olentzero batzordea

Bertsolaritza ikasten duten hezkuntza arautuko Getxoko ikasleen BIDEOA HEMEN

Abenduak 24

  • Puzgarriak umeentzat, 12:00, Telletxen
  • 18:30: Olentzero eta Mari Domingiren kalejira dantzariekin, txistulariekin, trikitilariekin... Ibilbidea:  Sarrikobaso - Illeta - Salsidu - Algortako etorbidea - Mariandresena - Telletxe - Algortako etorbidea - (Oharra: kalejira ez da San Nikolas plazan sartuko).

AREETA

Antolatzailea: Berantzagi dantza taldea 
Abenduak 23

  •  Antzerkia: "Ezetz konta", Xilipurdi taldea, 18:30, Andres Isasi Musika Eskolan.
  • Gonbidapenak 16:30etik aurrera txarteledegian. Doan aforoa bete arte.
  • 12 urtetik gorako pertsonek COVID ziurtagiria erakutsi beharko dute NANarekin batera.
  • Maskarila DERRIGORREZKOA.

Abenduak 24

  • 10:30: Olentzeroren Kalejira (ibilbidea: Eskoletako plaza - Adiskidetasun kalea - kale Nagusia - Bizkaia Zubia plaza).
  • Irudien zabaltzea, txistulariak, trikitilariak... eta Berantzagi taldearen emanaldia, 11:00, Eskoletako plazan.
  • Kalejira (Eskoletako plaza - Adiskidetasun kalea - kale Nagusia - Geltokia plaza - Arlamendi - Mesedeetako kalea - Andres Larrazabal - Eskoletako plaza). Olentzerok gaiteroak, txistulariak eta trikitixa izango ditu lagun, 18:00,  Eskoletako plaza

ANDRA MARI

Antolatzailea: Itxas Argia dantza taldea 
Abenduak 23

  • 17:00, Malakate: umeentzako jolasak, eskulanak, musika... txistulariek eta trikitilariek auzoa alaituko dute.
  • 18:45: Gabonetako otzararen zozketa.

Abenduak 24

  • 17:00: Kalejira (ibilbidea: Andra Mariko kiroldegia - Maidagan kalea - Juan Cuadrado bidegurutzea - Diliz - Martiturri - Zientoetxe - Goienetxe - Moreaga perune - Iturrigane estarten bidegurutzean errresidentzia parean - Uri - Goñibarria - Venta - Maidagan - Orduña mendatea - Unbe kalea - Malakate).
  • 19:15: Olentzerori eta Mari Domingi Malakatera iritsiko dira. Argazkia Olentzerogaz Malakaten.

ROMO

Antolatzailea: Zasi eskola dantza taldea, Ziztu bizian eskaut taldea eta Romoko jai batzordea
Abenduak 17-24

  • Marrazki lehiaketa: 10 urtera bitarteko umeentzat, marrazkia eta Olentzerori eta Mari Domingiri idatzitako eskutitza sartu beharko dute, Santa Eugenia plazan egongo den postontzian, argi eta garbi jarrita izena, adina eta telefono zenbakia.

Abenduak 24, 12:00, Romo Kultur Etxea

  • Olentzero eta Mari Domingi RKEn egongo dira Romoko umeak agurtzeko (helduak ez)
  • Dantzak Zasi Eskolaren eskutik

NEGURI-GOBELA

Antolatzailea Txatxalin Gobelako gurasoen elkartea, Neguriko Gobela taldea
Abenduak 18

  •  Ongi etorria Olentzerori eta Mari Domingiri, galtzagorriekin batera, zure zain Fadurako 3. frontoian. 17:00
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +