2022/3/1
Getxon erroldatutako 17 eta 23 urte bitarteko gazteentzat, gidabaimena ateratzeko azterketa euskaraz egin badute.
Azterketa teorikoa euskaraz egiteagatik eskatzileak, gehienez, 100 euro jasoko ditu.
Dirulaguntzei buruzko informazioa hemen: dirulaguntzak
Azterketa teorikoa euskaraz egiten duten Getxoko gazteen artean, Udalak 100 euroko 3 euroko erregai txartelen zozketa egingo du.
Hauxek dira azken irabazleak:
Gaizka Andikoetxea: "Udalaren dirulaguntza bultzada handia izan da niretzat" |
June Gallastegi: "Ikasketak euskaraz egin ditudanez, erraza izan da liburua eta testak ulertzea" |
Ander Ostaikoetxea: "Gidabaimena euskaraz ateratzea ez da esaten duten bezain zaila" |
Erraza da, animatu!
Hementxe dituzu benetako 9 test ikus dezazun gidabaimena euskaraz ateratzea erraza dela.
Azterketa testak:
Eta zalantzaren bat baduzu hiztegia ere ipintzen dugu zure eskura.
Hiztegiak:
Testen emaitza zuzenak eskuratzeko idatzi helbide honetara eta bidaliko dizkizugu erantzun zuzenak: euskara.teknikaria@getxo.eus