2026/9/15
Animatu eta jolastu Trivialean euskaraz www.gurot.eus helbidean erregistratuz.
Azaroaren 9tik abenduaren 13ra, 2 SUPER-BONO irabaz ditzakezu landa-turismoko establezimenduetarako, Getxo eta zure ingurune hurbilena hobeto ezagututa.
GUROT mugikorrean, tabletean edo ordenagailuan jolasten den familia osoarentzako jolas didaktiko eta entretenigarria da.
Jolastu aplikazioarekin eta lortu nekazal-turismorako opari-bono bi
Zer da GUROT?
• GUROT euskarazko tribial joko bat da, Getxoko Udalak hurbileko beste toki erakunde batzuekin batera sortua.
• GUROTek mundu mailan garrantzia duten kultura orokorreko galderak eta bertakoagoak eta esklusiboagoak diren beste batzuk konbinatzen ditu.
• Adin guztiei irekita dagoen jolasa da, hezkuntzaren esparruan ibilbide zabala duena, baina atsegina eta interesgarria euskarazko aisialdi hezitzailean interesa duen edonorentzat.
Nork joka dezake?
Noiz joka dezaket?
Noiz emango dut izena lehiaketarako?
Nola jokatuko dugu?

Tribial ezagunaren moduko jolasa da, euskaraz, eta pertsona bakoitza jolasean aritu ahal da, puntuak lortzeko.
Galderak hurrengo esparruei buruzkoak dira: gizartea, natura, hizkuntza, artea, kultura, zientzia, kirola eta aisia.
Nork hartu ahal du parte lehiaketan?
Edonork jokatu ahal du.
Hori bai; lehiaketako sariak jasotzeko Getxon edo proiektuan parte hartzen duten herrietakoren batean erroldatuta egon behar duzu eta 16 urtetik gora izan.
