Gauegun Gaztelekua

Gauegun Gaztelekua 11 eta 17 urte bitarteko gazteentzat pentsatutako lekua da. Zure lagunekin ondo pasatzeko, jendea ezagutzeko, hainbat jarduera egiteko eta zure ideiak abian jartzeko gunea da.

Gauegun Gaztelekuaren barrualdea

Zer egin daiteke bertan?

Hainbat gune daude:

  • Topagunea: Berbetan, aldizkari bat irakurtzen edo Play edo Wii-an jolasten egoteko tokia.
  • Ordenagailu eta mahai-joko gela.
  • Ping-pong mahaia, futbolina eta filmak ikusteko proiektorea dituen gela.

Noiz irekitzen da?

Astearte, asteazken, ostegun eta igandetan: 17:00etatik 20:00etara.
Ostiral eta larunbatetan: 17:00etatik 21:00etara.
Astelehenetan itxita dago, baita abuztu osoan ere.

Non dago Gaztelekua?

Algortan, Urgul kalea 4z. 3. solairuan.
Telefonoa: 688 840 356
Email: gauegungaztelekua@getxo.eus

Programazioa

getxo_gauegun