Euskararen erabilera plana

ESEP, EUSKARA PLANA GETXON 2018-2022

Esparruari ekarpenak, emendakinak, galderak PDF

HELBURUA: Hizkuntza transmisio goiztiarraren inportantzia hedatu, jakinarazi

  • 1 NEURRIA: Ume txikien gurasoen eta gurasogaien artean informazioa eta sentsibilizazioa landuko da.
  • 2 NEURRIA; Hizkuntza transmisioaren inguruko informazioa landuko da eta zabalduko da herriko medioetan.

HELBURUA: Gurasoak eredu: euskara etxeko hizkuntza bezala indartzea

  • 3 NEURRIA: Gurasogai eta guraso euskaldunen artean informazioa eta sentsibilizazioa zabalduko da euskara etxeko hizkuntza izan dadin.
  • 4 NEURRIA; Bikote gazteen arteko harreman hizkuntza izateari begira, ohiturak aldatzea bilatuko da.

HELBURUA: Elkarlana sustatu instituzio eta eragileen artean

  • 5 NEURRIA: Familiaren esparruan lan egiten duten udal atalekin elkarlana izango da beraien programetan hizkuntzaren transmisioa sartzeko.
  • 6 NEURRIA; Etorkinen Plataforma eta Immigrazio zerbitzuarekin elkarlanean, etorkinen harrera programetan euskara transmititzearen inportantzia zabaldu eta baliabideen inguruko informazioa eskainiko da.
  • 7 NEURRIA: Haurtzaindegiekin eta ikastetxeekin hitzarmengintza indartuko da.
  • 8 NEURRIA; Eskualdeko udalez gaindiko instituzio eta herriekin elkarlana sustatuko da.

HELBURUA: Euskararen familia transmisioan lagunduko duten baliabideak eskaini eta indartu

  • 9 NEURRIA; Euskarazko baliabideen gida egingo da.
  • 10 NEURRIA; Lehentasun guraso gazteengan jarrita, familia osoarentzat pentsatutako kultur eta aisialdi ekintzak sustatuko dira.
  • 11 NEURRIA: Diru-laguntzetan hizkuntzaren transmisioa kontuan izango da.

Esparruari ekarpenak, emendakinak, galderak PDF

HELBURUA: Euskara ikasteko erraztasunak eta laguntza ematea

  • 1 NEURRIA: Herritar helduen euskalduntzea bultzatu, lagundu eta euskaltegietan matrikulatu daitezen sustatuko da.
  • 2 NEURRIA: Euskaraz ez dakienari apur bat jakitea, elebitasun pasiboa, garrantzitsua dela jakinaraziko zaio eta oinarrizko maila bat lortzeko baliabideak, aukerak emango zaizkio.
  • 3 NEURRIA: Euskara ikasteko eta erabiltzeko dauden baliabideen gida (euskaltegiak, diru-laguntzak, Berbalaguna…) egingo da eta zabalkundea emango zaio.
  • 4 NEURRIA: Helburuak partekatzen dituzten pertsona multzoentzat (xede taldeentzat) ikastaroak sustatuko dira.
  • 5 NEURRIA: Bizkaieraren eta bertako euskara-aldaeraren ezagutza sustatuko da.

HELBURUA: Euskara erabiltzeko aukerak zabaltzea euskalduntzen ari diren pertsonei

  • 6 NEURRIA: Berbalaguna, bikote kulturalak eta antzeko proiektuak lagunduko dira.
  • 7 NEURRIA: Euskalduntzen ari direnei egokitutako aisialdi eskaintza sustatuko da eta dagoenaren publizitatea egingo da.

HELBURUA: Euskarazko kultur kontsumoa sustatu euskalduntzen ari direnen artean

  • 8 NEURRIA: Euskarazko kultur emanaldien kontsumoa sustatzera begirako baliabideak jarriko dira martxan.
  • 9 NEURRIA: Herritar erdaldunen/ etorkinen artean euskarazko kultur eskaintza zabalduko da.

Esparruari ekarpenak, emendakinak, galderak PDF

HELBURUA: Euskarazko irakaskuntza indartzea eta oztopoak gainditzen laguntzea

  • 1 NEURRIA: Euskarazko ikas-ereduak sustatuko dira.
  • 2 NEURRIA: Etorkinentzako hizkuntza-errefortzuaren gaia koordinatu eta garatuko da, beste eragile batzuekin elkarlanean.
  • 3 NEURRIA: Lanbide Heziketan eta Batxilergoan matrikulatzen direnak euskaraz ikasten jarrai dezaten sentsibilizatzeko/ informatzeko/ animatzeko baliabideak sortuko dira.
  • 4 NEURRIA: Musika Eskolak indartu eta sakondu egingo du BIZI diren musika-jardueren eskaintza, bereziki ume eta gazteentzako jardueretan.
  • 5 NEURRIA; Getxoko ikastetxeetan, bizkaieraren eta bertako euskara-aldaeraren ezagut dezaten materiala, baliabideak eskainiko da.
  • 6 NEURRIA: Ikasleen komunikazio gaitasuna eta euskararen kalitatea hobetzeko jarduerak sustatuko dira, bertsogintza, kantagintza, irakurzaletasuna.
  • 7 NEURRIA: Getxoko akademiek eskaintzen dituzten jardueretan euskarazko eskaintza indartuko da.

HELBURUA: Euskararen erabilera bultzatu eskolaren esparru guztietan

  • 8 NEURRIA: Eskola-orduz kanpo, Ikastetxearen euskarazko kultur, aisialdi kirol… eskaintza indartuko da.
  • 9 NEURRIA: Euskarazko aisialdi, kultur, kirol eskaintzari buruzko informazioa zabalduko da gurasoen artean.
  • 10 NEURRIA: Ikastetxearekin elkarlanean ari diren elkarteen, enpresen, erakundeen eta ikastetxearen arteko harreman hizkuntza euskara izatea sustatuko da.
  • 11 NEURRIA: Eskola-umeen zaintzan ardura dutenen aktibazioa lortzeko esperientziak sustatuko dira.

HELBURUA: Elkarlana sustatu eragileen artean

  • 12 NEURRIA: Getxoko ikastetxeak, gurasoen elkarteak eta Udaleko Euskara Zerbitzua biltzen dituen Ikasgehi bilgunearen funtzionamendua indartuko da.
  • 13 NEURRIA: Udaleko atal desberdinetatik, ikasle eta gurasoei begira, ikastetxeei egiten zaien eskaintza orok euskaraz egin ahal izatea bermatuko du.

HELBURUA: Herriko toponimia eta ondare kulturala ezagutzera ematea ikasleen artean

  • 14 NEURRIA: Herriko toponimia eta ondarea ezagutzera emateko jarduerak antolatuko dira eta materiala sortuko da.
  • 15 NEURRIA: Gazteen artean tokiko euskalkiari buruzko ezagutza zabaltzeko neurriak hartuko dira.

Esparruari ekarpenak, emendakinak, galderak PDF

HELBURUA: Euskara ikasteko erraztasunak eta laguntza ematea

  • 1 NEURRIA; Diagnosia eta jarduera plana egingo da adituen laguntzarekin eta eragile guztiekin elkarlanean.
  • 2 NEURRIA: Euskararen erabilera areagotzeko hitzarmenak (GEHI) izenpetuko dira etorkinen elkarteekin.
  • 3 NEURRIA: Euskara ikasteko eta erabiltzeko dauden baliabideen gida egingo da eta zabalkundea emango zaio.
  • 4 NEURRIA: Matrikulazioa kanpainan euskarazko ereduen aldeko neurriak proposatuko dira.
  • 5 NEURRIA: Harreran, Getxon euskararen eta aukerak ezagutarazteko prozedura diseinatuko eta martxan jarriko da.
  • 6 NEURRIA: Euskarazko aisialdi, kirol… ekintzetan inplikatu umeak eta atzerritar jatorrizko familiak.

HELBURUA: Atzerritar jatorrizko helduen euskararekiko hurbilpena, begikotasuna, gaitasuna eta erabilera bultzatu

  • 7 NEURRIA: Atzerritar jatorrizko helduen artean euskaltegietarako matrikulazioa sustatuko da eta hastapen ikastaroetan lan egingo da.
  • 8 NEURRIA: Euskara ikasteko eta erabiltzeko dauden baliabideen gida egingo da eta zabalkundea emango zaio.

HELBURUA: Euskal kultura ezaguna egitea atzerritar jatorrizko pertsonen artean eta beraien kultur aniztasuna ezaguna egitea jatorrizkoetan.

  • 9 NEURRIA: Etorkin eta bertokoen arteko elkar ezagutza sustatzea: ohiturak, paisaiak, hizkuntza…

Esparruari ekarpenak, emendakinak, galderak PDF

HELBURUA: Euskararen erabilera sustatu

  • 1. NEURRIA: Langile hasi berrien harrera jorratuko da
  • 2. NEURRIA: Administrazioaren gutxieneko indize soziolinguistikoa egokituko da
  • 3. NEURRIA: Langileen erabilera informala sustatuko da
  • 4. NEURRIA: Euskarazko sortze-lana bultzatzeko langileen errekonozimendu-sistema definituko da
  • 5. NEURRIA: Lan-zirkuituak identifikatu eta euskara lan hizkuntza ere izaten hasiko da.
  • 6. NEURRIA: Euskaraz lan egiteko erabilgarri dauden tresnak, hiztegi elektronikoak, zalantzak argitzeko bideak jakinaraziko zaizkie langileei
  • 7. NEURRIA: Lehen hitzaren protokoloa sortuko da
  • 8. NEURRIA: Euskara HAB/OACetako lan hizkuntza izatea sustatuko da
  • 9. NEURRIA: Ataletako euskara arduradunaren figura sortuko da
  • 10. NEURRIA: Itzulpenen erabilerari buruzko sentsibilizazioa zabalduko da eta Itzulpen automatikoa jorratuko da
  • 11. NEURRIA: Trebakuntza planaren barruan, hizkuntza-zalantzak argitzeko sistema zehaztuko da
  • 12. NEURRIA:Programa eta aplikazio informatikoen euskarazko bertsioak bultzatuko dira
  • 13. NEURRIA: Langileen trebakuntza arautuko da
  • 14. NEURRIA: Udalak onartuta dituen hizkuntza irizpideak bateratu, berriro onartu eta jakinaraziko dira.

HELBURUA: Herritarren euskara-erabilera sustatu administrazioekin harremanetan

  • 15. NEURRIA: Harremanak euskaraz izan nahi dituzten herritarren errolda egingo da
  • 16. NEURRIA: Euskaraz lan egiten duten zerbitzuak identifikatuko dira, eta kanpoko eragileei harremanak euskaraz izateko gonbitea luzatuko da
  • 17. NEURRIA: Herritarren hizkuntza aktibazioa bilatu, hizkuntza ohiturak aldatzeko neurriak lagundu edo eta garatuko dira
  • 18. NEURRIA: Harrera hizkuntza eta zerbitzu hizkuntza bermatuko da eta udal langileek irizpideak barnera ditzaten lan egingo da
  • 19. NEURRIA:Informazioa-komunikazio kanal berriak sustatuko dira.
  • 20. NEURRIA:Mintzataldeak sortuko dira langileen artean
  • 21. NEURRIA: Herritarren arteko erabilera sustatu, hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen estatusa indartzeko balio duten ekimenetan parte hartu.

HELBURUA: Arduradun politikoen ahalduntzea bultzatu

  • 22. NEURRIA: Getxon lan egiten duten alderdi politiko eta sindikatuekin hitzarmenak sinatuko dira Getxoko udalean egiten duten eguneroko lanean euskararen presentzia eta erabilera handitzeko.
  • 23. NEURRIA: Ekintza instituzionaletan hizkuntzen erabilera irizpideak markatu eta protokoloa definituko da
  • 24. NEURRIA: Euskara ikasteko motibatu, informazioa eman, erraztasunak eskainiko zaizkie. Eta hizkuntza ahalduntzea bilatzeko neurriak proposatuko dira.
  • 25. NEURRIA: Udal bileretan euskararen erabilera handitu
  • 26. NEURRIA: Zinegotziak trebakuntza planean jasotzea

HELBURUA: Zaindu euskara irudian/Zaindu euskararen irudia

  • 27. NEURRIA: Lehen harremana euskaraz izan dadin protokoloak zehaztuko dira eta horiek betetzeko neurriak hartuko dira (aurrez aurrekorako, telefonoz jarduteko...).
  • 28. NEURRIA: Dokumentu nagusien komunikagarritasuna neurtzeko edo baloratzeko prozedura finkatuko da.
  • 29. NEURRIA: Udaleko harrera mekanizatuari jarraipena egingo zaio aldiro: telefonoak, web gunea
  • 30. NEURRIA: Euskarari prestigioa emango dioten ekintzak garatuko dira: euskararen egunaren inguruko ospakizunak, Euskara Saria edo helburu bera duten antzeko beste egitasmo batzuk

HELBURUA: Langileen hizkuntza prestakuntza hobetu

  • 31. NEURRIA: Langileen hizkuntza prestakuntza araudia eta laneko formazioa egokituko da.
  • 32. NEURRIA: Langile eta arduradunentzat alfabetatze euskalduntzean parte hartzeko aukerak zabaltzea

HELBURUA: Euskararen inguruko azterketak egin eta etengabeko hobekuntza

  • 33. NEURRIA: Aholku batzordearekin elkarlanean jarraituko da eta batzordekideen parte-hartzea sustatzeko bideak aztertu eta proposatuko dira
  • 34. NEURRIA: Herriaren azterketa soziolinguistikoa egingo da 5 urterik behin.
  • 35. NEURRIA: Inguruko gainontzeko administrazioekin elkarlana eta koordinazioa eramango da aurrera; batera gauzatu ahal diren neurriak aztertu eta garatzeko
  • 36. NEURRIA: Hizkuntza gaietan hiritar aktiboak sustatzea

    Herritarren aldetik eskaera sustatu, beharrak, hutsuneak detektatzeko jendearen lankidetza aktibatzea

  • 37. NEURRIA: Toponimia, herriko izendegia aztertu, zaindu, mantenduko dira.
  • 38. NEURRIA: Harremanak euskaraz izan nahi dituzten udalak aintzat hartuko dira. Horiekiko harremanetarako protokolo bat definituko da eta Udalean ezagutzera ematea.
  • 39. NEURRIA: Udaleko diru-laguntzen plan estrategikoaren barruan Udaleko atalek jarritako adierazleetan hizkuntza adierazleak orokortzea.
  • 40. NEURRIA: Udaleko atalek egiten dituzten memorietan hizkuntza adierazleak orokortzea, baita kanpoko enpresek udaleko atalentzat egiten dituzten memorietan ere.
  • 41. NEURRIA: Berdintasuna bultzatzeko ekintzak antolatzea eta burutzea Berdintasuna arloarekin elkarlanean
  • 42. NEURRIA: Euskara, administrazioaren kalitate irizpide moduan tratatzeko plana diseinatu eta proposatuko da (Bikain edo antzekoren bat)

Esparruari ekarpenak, emendakinak, galderak PDF

HELBURUA: Euskararen presentzia sustatzea eta laguntzea Getxoko merkataritza eta ostalaritzan

  • 1. NEURRIA: Establezimendu berriei aholkularitza eskainiko zaie eta Udalaren zerbitzuen eta diru-laguntzen berri emango euskararen erabilera hasieratik bermatze aldera.
  • 2. NEURRIA: Udalak eskaintzen dituen laguntzen eta zerbitzuen berri etengabe emango zaie merkatari eta ostalariei. Laguntza eta zerbitzu guztiak Udaleko web gunean eskuragarriago jarriko dira eta eskaerak egin ditzaten bideak erraztuko dira.
  • 3. NEURRIA: Lan hizkuntza izateko materiala zabaldu eta sustatuko da: Beharsarea, katalogoa, fakturak, menuak, Merkealdia kartelak…
  • 4. NEURRIA: Sektorekako eskaintza eta ekimen espezifikoak landuko dira. Ostalaritzako GetxON egin egitasmoa indartuko da eta baita umeentzako aisialdi pribatua eskaintzen duten establezimenduei ere.
  • 5. NEURRIA: Euskararen presentzia indartzeko sentsibilizazioa landuko da.

HELBURUA: Euskarazko harremanak eskaintzen dituzten establezimenduekin elkarlana indartzea

  • 6. NEURRIA: Euskarazko kontsumoa sustatzeko zubi-lana egitea
  • 7. NEURRIA: Euskararen lagunadiren establezimenduen sarea sortuko da.

    Hitzarmenak sinatuko dira konpromisoetara eta betebeharretara heltzeko asmoarekin. Konpromisoen inguruko informazioa zabalduko da getxotarren artean.

  • 8. NEURRIA: Merkataritzako eta ostalaritzako eragileekin, elkarteekin, Getxolanekin eta Udalean sektorearekin lan egiten duten atalekin koordinatuta lan egingo da.
  • 9. NEURRIA: Establezimenduen ahalegina, adibide onak… errekonozitzeko lan egingo da, getxotarrek ahalegin hori baloratu dezaten.

HELBURUA: Herritarren artean euskara merkataritzan eta ostalaritzan erabiltzeko neurriak garatu

  • 10. NEURRIA: Merkataritza-ostalaritzan hizkuntzaren eskaera sortzeko sentsibilizazio kanpainak burutuko dira.
  • 11. NEURRIA: Inguruetako instituzioekin elkarlanean, inguruko merkatal-gune handietan elkarrekin jardungo da euskararen sustapenean.
  • 12. NEURRIA: Ume eta gazteentzako aisialdia eskaintzen duten establezimenduei lehentasun emango zaie.

Esparruari ekarpenak, emendakinak, galderak PDF

HELBURUA: Herriko aisialdi guneetan euskara sustatzea

  • 1. NEURRIA: Euskarazko aisialdi espazioak sustatu eta lagunduko dira. Ume eta gazteentzako aisialdia euskaran oinarritzea bilatuko da.
  • 2. NEURRIA: Aisialdi guneetan kontzentratzen diren gurasoen hizkuntza ohituretan eragiteko neurriak sustatuko dira.
  • 3. NEURRIA: Jaietako aisialdian euskararen presentzia handitzeko neurriak garatuko dira.
  • 4. NEURRIA: Udalekuetako eskaintzan irizpideak zaintzen jarraitu.

HELBURUA: Aisialdi eskaintzan euskararen sentsibilizazioa eta erabilera sustatu

  • 5. NEURRIA: Gazte eragileekiko elkarlana sustatuko da gazteen aisialdian erabilera handitzeko.
  • 6. NEURRIA: Euskarazko aisialdia eskaintzen duten enpresa eta elkarteekin elkarlana mantenduko da.
  • 7. NEURRIA:Aisialdi monitoreen euskarazko formazioa lagunduko da.
  • 8. NEURRIA: Aisialdi enpresa eta elkarteei udalaren hizkuntza irizpideak jakinaraziko zaizkie.

HELBURUA: Ume eta gazteen aisialdi hezitzailea eskaintzea euskaraz

  • 9. NEURRIA: Gazteen aisialdian euskara sartzeko neurriak eramango dira aurrera.
  • 10. NEURRIA: Eskola orduz kanpoko euskarazko jarduera hezitzaileak lagundu eta antolatuko dira.

Esparruari ekarpenak, emendakinak, galderak PDF

HELBURUA: Euskara, Getxo Kirolak-eko lan eta zerbitzu hizkuntza izatea

  • 1. NEURRIA: Batez ere ume eta gazteen kirolean eragiteko asmoz herriko agenteekin harremanak izan eta Bizkaia mailakoekin koordinazioa mantendu
  • 2. NEURRIA: Batez ere, ume eta gazteekin lan egiten duten monitore eta jendaurreko langileei hizkuntza irizpideak jakinaraziko zaizkie eta laguntza, formazioa eta sentsibilizazioa eskainiko zaizkie.
  • 3. NEURRIA: GK-rekin elkarlanean: diru-laguntzak, laguntza eta jarraipena egitea, ekitaldiak, udako ikastaroak, monitoreen formazioa, BIZI sakondu, herritarren dinamizazioa, hizkuntza irizpideak zaindu/kontrolatuko da.

HELBURUA: Irudia, komunikazioa zaintzea

  • 4. NEURRIA: Komunikazioa eta publizitate hizkuntza ofizial bietan egingo da, lehentasuna emanaz euskarazko ereduari.
  • 5. NEURRIA: Kirol jardueretako hizkuntza irizpideak jakinaraziko zaizkie ekitaldiak antolatu nahi dituztenei eta jarraipena egingo da

HELBURUA: Batez ere, ume eta gazteen kirol jardueretan euskararen erabilera handitzea

  • 6. NEURRIA: Kirol arloko eragileen inplikazioa sustatuko da Gehitu Kirola programaren bidez.
  • 7. NEURRIA: Eskola kirola euskaraz garatzera begirako neurriak hartuko dira.
  • 8. NEURRIA: Euskarazko eskaintza ugaritzen joan, batez ere ume-gazteentzakoa. Arian-arian, BIZI programa ezartzen joango da GK-ko eskaintzan.
  • 9. NEURRIA: Getxo marka hitzarmenean hizkuntza irizpideak ezartzera begirako neurriak garatuko dira.

HELBURUA: Bizkaiko instituzio publikoekin elkarlanean herriz gaindiko kirolaren euskalduntzea

  • 10. NEURRIA: Eskola kiroleko entrenatzaileen formazioan euskararen presentzia bermatzeko eskatuko zaie kirol federazioei.
  • 11. NEURRIA: Foru Aldundiak daramatzan ekimenekin elkarlanean, 16 urtetik beherako ume eta gaztei eskainitako kirol federatua euskaraz garatuko dela eskatzera begirako neurriak proposatuko dira.

HELBURUA: Kirol elkarteekin eta zerbitzu-enpresekin euskarazko formazioa eskaintzeko elkarlana

  • 12.-NEURRIA: Getxo Kirolakeko kanpo eragileekin elkarlanean jardun hizkuntza-zerbitzuaren kalitatea egokia zaintzeko.

Esparruari ekarpenak, emendakinak, galderak PDF

HELBURUA: Euskarazko kultura sustatzea

  • 1. NEURRIA: Euskarazko kultur adierazpenak laguntzeko, sustatzeko, zabaltzeko neurriak hartuko dira.
  • 2. NEURRIA: Ahozko kultura laguntzeko neurriak hartuko dira.
  • 3. NEURRIA: Kultur ekimenak garatzeko bitartekoak ezarriko dira.
  • 4. NEURRIA: Udaleko kultur programazioan euskarazko adierazpenak indartzea bilatuko da, garrantzi berezia eskainiz ume eta gazteentzako programatutakoetan.
  • 5. NEURRIA: Getxoko hizkera eta hizkuntza ondarea jaso, landu, argitaratu eta hedatuko da.
  • 6. NEURRIA: Herriko toponimiaren berri modu didaktikoan zabalduko da.
  • 7. NEURRIA: Irakurzaletasuna sustatzeko ekimenak antolatuko dira eragileekin elkarlanean (liburutegiak, Gazte Bulegoa, ikastetxeak, elkarteak…).
  • 8. NEURRIA: Euskarazko liburuen, pelikulen… mailegua nola sustatu hausnartuko da liburutegietako arduradunekin.
  • 9. NEURRIA: Gehitu kultura programa sustatuko da Kultur Etxearekin elkarlanean
  • 10. NEURRIA: Oinarrizko hizkuntza kultura esparruan euskara izateko bilatuko da.

HELBURUA: Emanaldietako irizpideak

  • 11. NEURRIA: Ume eta gazteentzako antolatutako kultur ekitaldietan euskarazko irizpideak proposatuko dira.
  • 12. NEURRIA: Zineforum eta antzekoetan irizpideak proposatuko dira.

Esparruari ekarpenak, emendakinak, galderak PDF

HELBURUA: Euskarazko komunikabideak sustatu

  • 1. NEURRIA: Herrian zabalkundea duten euskarazko komunikabideak laguntzeko neurriak garatuko dira.
  • 2. NEURRIA: Euskarazko hedabideetan herriaren ikusgarritasuna handitzeko proposamenak egingo dira.

HELBURUA: Publizitatean euskararen presentzia bultzatu

  • 3. NEURRIA: Udalaren hizkuntza irizpideetan, publizitate kanpainei buruzko irizpideak ere jaso; publizitatea pentsatzerako orduan hizkuntza kontuan izatea sustatuko da.
  • 4. NEURRIA: Getxoko publizitate enpresetan euskararen erabilera sustatzeak ekar dezakeen onuraz sentsibilizatuko da.

Esparruari ekarpenak, emendakinak, galderak PDF

HELBURUA: Teknologia berrien erabilera ugaritzea euskararen hedapenean eta sustapenean

  • 1. NEURRIA: Teknologia berrien alorrean diharduten eragileekin elkarlana sustatuko da eta euskararen erabilera indartzeko, batez ere ume eta gazteengan, teknologia berriek ematen duten aukera aztertuko da.
  • 2. NEURRIA: Euskara Zerbitzuaren egunerokoan gaur egungo bitartekoak zelan erabili ahal diren eta zer etekin atera ahal zaien aztertuko da. Udaleko web gunean, Euskara Zerbitzuak duen atala garatu eta etengabe eguneratuko da.
  • 3. NEURRIA: Euskara Zerbitzuaren ekintza eta notiziak zabaltzeko teknologia berrien erabileran aurrerapausoak emango dira.

« Euskerara itzuli

Euskera

Euskara Zerbitzua

Etxe Sorgindua,
Basagoiti 20
48992 GETXO

Telefonoa: 944660010
Posta Elektronikoa: euskara.zerbitzua@getxo.eus