Getxoko Euskararen Aholku Batzordea
Getxoko Udaleko Gobernu Batzak 2013ko uztailaren 23ko ohiko batzarrean onartu zuen Getxon Euskara Sustatzeko III. Ekintza Plana (ESEP, aurretik EBPN) eta Udaleko IV. Erabilera Plana.
Orokorrean, euskararen normalizazioari begira hartu beharreko neurriei buruz eztabaida piztu eta gaia gizarteratzeko organoa da Aholku Batzordea. 2003an lehengo Plan Estrategikoa onartu zenetik Plan guztiek izan dute Aholku Batzordea eta orain martxan den hau hirugarren Aholku Batzordea da.
Aholku Batzordeak honako zereginak ditu:
- Udalari EuskaraSustatzeko ekintza Plana (ESEP) garatzen laguntzea, alegia, udalerriko plan estrategikoa garatzeko aholkuak, iradokizunak eta ideiak ematea. Planean onartutako ekintzak esparru bakoitzean hobeto txertatzeko bideak proposatzea.
- Onarturiko plan estrategikoa garatzeko urteko kudeaketa-planaren eta egitasmoen jarraipena egitea.
- Udalaren Erabilera plana garatzen laguntzea: aholkuak ematea eta proposamenak egitea.
- Getxoko Udaleko EuskaraZerbitzuak abian ipintzen dituen diru-laguntza deialdietako oinarrien gaineko iritzia ematea eta iradokizunak egitea.
- Oro har, Getxoko Udalak EuskaraZerbitzuaren eskariari jarraituz, Getxoko udalerrian euskararen erabilera normalizatzeko lanekin zerikusirik duten gaiak aztertzea.
Getxoko Aholku Batzordeak egituraketa hau izango du:
- BATZORDE OSOA: arestian aipatutako pertsonek osatzen dute.
- LAN TALDEAK: ESEPek jarrita dituen helburuen inguruan hobeto aritzeko lantaldeetan jarduteko aukera zabalik geratzenda.
Euskara Zerbitzua
Etxe Sorgindua, Basagoiti 20
48992 GETXO
Telefonoa: 944660011
Posta Elektronikoa: euskara@getxo.eus