Euskara Zerbitzuak aldiro Getxoko azterketa soziolinguistikoak egiten ditu. Azterketon helburua udalerriko errealitatea ezagutzea eta, ondoren, EBPN bezalako euskararen garapenerako Plan Estrategikoak egitea da.
Azterketa hauen emaitzak "Getxon euskarak badu etorkizunik" izenburuarekin argitaratu dira.
Azterketa orokorrez gain, azterketa osagarriak eta kaleko erabileraren neurketak ere egiten ditu aldiro.
![]() |
1995eko azterketa sailaren lehena izan da, eta 2002ko Euskara Plana egiteko oinarria ezarri zuen. Euskarak badu etorkizunik I |
![]() |
GETXOK BADU ETORKIZUNIK II izena hartzen duen azterketa soziolinguistikoa 2003an egin zen eta I.EBPNa egiteko erabili zen.
|
![]() |
2007ko datu soziolinguistikoak. II. EBPNa (2008-2011) idazteko erabilitako datuak.
|
![]() |
2010eko datu soziolinguistikoak. 2010ean egin zen azterketa soziolinguistiko osoa hemen ikusi ahal da: Analisis sociolingúístico 2010 Aipatutako azterketa horren laburpena liburuxka modura argitaratu zen: Euskarak badu etorkizunik |
![]() |
Kale erabilera neurtzeko lehen saioa 1994an egin zen. Siadecok egin zuen eta berak proposatutako metodologia jarraituz burutu zen. Metodologia bera da, hain zuzen ere, ondorengo azterketetan jarraitu dena. Orduan, euskararen erabilera Getxon %2,8koa zen batez beste. Erabilera handiagoa topatzen da gaitasun handiagoko gune eta kolektiboetan, hau da, 14 urtetik beherakoen artean eta Andra Marin. |
![]() |
2010ean III. EBPNri begira egin zen erabilera sozialaren neurketa. Azterketak erabileraren gorakada erakusten du (%9,2) eta nabarmen geratu zen aldez aurretik susmatzen zen kontu bat; Getxon erabileraren protagonista nagusia umea da. Euskara batez ere umeekin komunikatzeko erabiltzen da. |
![]() |
2016ko biztanle eta etxebizitza erroldaren arabera, hauek dira Getxoko euskara ezagutzaren azken datuak: |