Berriak

Yoga

2020/05/14

Getxo Lagunkoia ekimenak etxean jarduera fisikoa sutatzeko hainbat bideo egin ditu

Romo Kultur Etxean Getxo Lagunkoia ekimenaren barruan egiten den jarduera fisikoaren talde arduradunak hainbat bideo eta gomendio egin ditu zentroko gimnasioko erabiltzaileentzat, etxean dauden bitartean hainbat ariketa egiten jarraitu ahal izate aldera. Hain zuzen ere, lau bideo (mantentze-gimnasia, indar-gimnasia, pilates eta yoga) eta orri batzuk (indar eta erresistentzia ariketa eta yoga jarrera batzuekin) prestastu dituzte.

Asmoa da baliabide horiek gimnasioa erabiltzen duten 210 laguni bitarteko telematikoen bidez (WhatsApp, mail..) helaraztea. Gainera udal web gunean (www.getxo.eus ) ere eskuragarri daude, interesa duten herritar guztiek eskuratu ahal izateko.

1.Gimnasia

2.Gimnasia

3.Gimnasia

1.Yoga

2.Yoga

Meditazioa guidatua Nidra

1. Pilates

2. Pilates 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +