Berriak

Jarduera fisikoko ekimena

2021/08/10

 60 urtetik gorakoentzat

Getxoko Udalak antolatuta, Getxo Lagunkoia programaren eta Getxo Kirolaken bidez, ekimenaren helburua da aipatutako herritarrei jarduera fisiko osasungarriak eskaintzea, eta, aldi berean, gizarteratzeko aukera ematea. 

Talde egonkorrak osatu dira Algortan eta Erromon, eta honako aukera hauen artean aukeratu ahal izango dute: ibiltzea, kaleko gimnasia, orientazioa eta egokitze fisikoa... horietako batzuk Biotz Alai plazan edo Txabarri Zuazo parkean (Gobelaurre). Jarduerak osasun neurri guztiak (maskara, segurtasun tarteak, tenperaturaren kontrola…) betetzen eramango dira aurrera, eta horregatik partaide bakoitzak bere materiala erabili beharko du, esate baterako goma elastikoak eta toalla. 

  • Interesatuek 94 466 00 22 (RKE) telefono zenbakian eman behar dute izena.
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +