Aixerrota Errotako jatetxearen ustiatzea

Aixerrotako jatetxea.

Aixerrotako taberna-jatetxea 20 urtez ustiatzeko emakida eman da, beste bost urtez luza daitekeena 

  • Aixerrota Grupoel10 S.L. enpresari
  • 5.012,23ko kanona ordaindu beharko du hilean (BEZik gabe)
  • Taberna-jatetxea ustiatzeko emakida eman ondoren, orain enpresa esleipendunak, egoki iritziz gero, obrak egin ahal izango ditu ekipamendua egokitzeko, udal lizentziak eta baimenak eskatu eta jaso ondoren.

Eraikinak bi solairu ditu, gutxi gorabehera 266,06 m2 erabilgarriko erdisoto bat eta 370,53 m2 erabilgarri inguruko beheko solairua dauzka. Beheko solairu horretan kokatzen dira jatetxeaz eta taberna-kafetegia ere, portxetik sarrera independentea daukana; terraza bat ere badauka, kanpoaldean. Dorreak bestalde,77 m2 ditu, baina emakidaz kanpo geratzen da eta bere gestioaz Udala bera arduratuko da.

Landa giroko iraganaren ondare eta, gainera, nekazaritza-giroko eta estetikoki oso eraikin garrantzitsua da Aixerrota, Getxoko ikur oso bat. Udalak, eskulturetan, irudietan eta antzekoetan erabiltzen du haren erreprodukzioa arrazoi desberdinengatik nabarmentzen diren pertsonei, elkarteei, klubei edo kolektiboei opatzeko. Errotaren edertasunak eta kokapen ezin hobeak bisitarien jakin-mina pizten dute, batez ere, Galeako pasealekuan kokatuta dagoelako, Bizkaiko pasealeku erabilienetakoa, eta ikuspegi pribilegiatuak dituelako. Arrigunagako hondartza menderatuz, herriko irudi eder eta adierazgarrienetako bat osatzen du.v

Beharrezko informazio guztia eskuragarri dago Getxoko Udalaren kontratatzailearen profilean eta Ondare eta Etxebizitza Sailean. (Foruak, 6. 48991 Getxo. Telefonoa: 944.660.044, ondarea@getxo.eus).

urbanismo

Hiri-garapen Iraunkorreko Eremua

Foruak 6 kalea (Santa Clara egoitza)
48992 Getxo

Telefonoa: 010 / 94 466 00 00
Posta elektronikoa: 010@getxo.eus
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 19:00etara

Lan eta jarduketei buruzko aurretiko komunikazioak, espedienteen kontsulta eta agiri-bilketa. Hitzordua hartu behar da 946620099 telefono zenbakian edo https://citaprevia.getxo.eus web helbidean.

Ondarea eta Etxebizitza: 94 466 00 44 / 45
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.