Belaunaldien arteko zentroa

Erantzun aitzindaria da bizitza luzeraren eta gazteen emantzipazioaren erronkari heltzeko. Eremu bereiziak eta belaunaldien arteko bizikidetzarako erabilera komuneko eremuak. Bertan, askotariko adinak dituzten pertsonak elkarrekin biziko dira, elkarreraginean, eta beren bizitza proiektuak komunean garatuko dituzte, komunitateari ere irekita dagoen espazio batean. 

Centro Intergeneracional

Belaunaldiarteko zentroa Erromon egongo da, azpiegitura aitzindaria eta berritzailea da, eta horren bidez, Bizkaia Europako abangoardian kokatuko da, izan ere, bertan, gizarte erronka bikoitza jorratuko da: bizitza luzera eta gazteen emantzipazioa. Belaunaldiartekotasuna sustatzeko, askotariko adinak dituzten pertsonak elkarrekin biziko dira, elkarreraginean, eta beren bizitza proiektuak komunean garatuko dituzte, komunitateari ere irekita dagoen espazio batean. 

  • Aurrekontua: 16 milioi euro (82,5%) Europar Batasunaren “Next Generation” funtsek finantzatuta
  • Azalera: 8.854m2.
  • Lanen hasiera: Urtearen amaieran.
  • Egikaritze epea: 20 hilabete baino gehiago.
  • Plazo de ejecución: Más de 20 meses.
  • Aurreikusitako irekiera: 2024
  • Kokapena: Romoko Kresaltzu eta Lope de Vega kaleen elkargunean. Auzoan integratuko da plaza berri baten bidez.
  • Helburua: Gizarte-premia bikoitzari erantzutea, hau da, bizitza-luzeraren eta gazteen emantzipazioaren erronkei, belaunaldien arteko erantzuna emanez, zentroan adin desberdinetako pertsonak biziko direlako, beren bizitzaproiektuak komunitateari irekitako espazio komun batean garatuz.
  • Solairuak: sotoa, beheko solairua, lau solairu eta atikoa.
  • Egoitza: 100 plaza bizikidetza-unitatetan antolatuta, hurrengo berezko zerbitzuekin: errehabilitazio- eta psikomotrizitate-unitateak, ile-apaindegia eta podologia, garbitegia… Etxe baten ahalik eta antzekoena.
  • Gazteentzako zuzkidura-apartamentuak alokairuan: 40. Ostatu guztiek jantoki-egongela-sukaldea, logela bat, bainugela eta terraza dituzte (bi gela behar berezietarako, bi oherekin).
  • 283m2-ren erreserba: Ibar Nagusien Etxea elkartearentzat
  • Hitzarmena: Udalak eta Foru Aldundiak sinatutako hitzarmenetik sortutako proiektua da. Hitzarmenaren arabera, Udalak 2.163 metro koadroko orubea utzi dio 75 urterako Aldundiari, egitura sozial mixtoa aurrera eramateko.
  • Bertan, espazio irekiak, irisgarriak, erabilera komuneko guneak (baratzeak, patioak edo kanpoan egoteko txokoak) egongo dira, eta horietan garatu ahal izango da proposamen berritzaile hori.

Egungo eta etorkizuneko beharrizanetarako erantzuna

Getxoko Belaunaldien arteko Zentroak erantzuna emango die Getxoko gizarte zerbitzuen arloan antzemandako premiei eta bat dator Bizkaiko gizarte zerbitzuen zorroarekin eta maparekin. Ildo horretatik, mendekotasun-egoeran dauden adinekoentzako 100 egoitza-plaza izango ditu, kolektibo horrentzako egungo eta etorkizuneko egoitza-eskaerari erantzuteko beharrezkoak direnak. Plaza horiek gehienez 20 pertsonako moduluetan banatuko dira. Aurreikusitako 6 bizikidetza-unitateetako bakoitzak (solairu bakoitzeko bat) sukalde propioa, jangela eta egongelak izango ditu. Gelen % 86 erabilera indibidualekoak izango dira, eta guztiak izango dira pertsonalizatzeko modukoak.

Egoitza zentro bateko zerbitzuak eskainiko dira bertan, harrera gune izango dira: atsedenerako guneak, jantokiak, errehabilitazio eta psikomotrizitate unitateak, ile apaindegi eta podologia zerbitzuak, arropa garbitegiak, administraziorako gune bat bulegoekin, kontsultekin, bilera gelekin, langileentzako aldagelekin, etab. 

Centro Intergeneracional Centro Intergeneracional
Centro Intergeneracional Centro Intergeneracional
Centro Intergeneracional Centro Intergeneracional
Centr

* Sakatu irudien gainean horiek handitzeko

Gazteen emantzipaziorako bizitegi-aukera

Zentroan 40 zuzkidura apartamentu egongo dira, alokairu erregimenean, Getxoko gazteak etxetik joatea errazteko. Sarbide erraza duten bi unitate gorde dira, bakoitzak bi logela ditu. Beste zerbitzuei dagokienez, planteatu da, bestek beste, garbitegi komunitarioko gune bat eta haur gurditxoak eta bizikletentzako gela bat egotea. 

Beheko solairuan Getxoko Udalaren 283 metroko lokal irekia dago (erabilera zehazteke dago).

Proiektu hau, maila ofizialean, 2020ko otsailean Bizkaiko Foru Aldundiak eta Getxoko Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu ondoren jarri zen martxan. Hitzarmen horren bidez Udalak bere jabetzako 2.163 m2-ko lursaila utzi zion lagapenean Bizkaiko Foru Aldundiari, gizarte-azpiegitura misto hori 75 urtez garatzeko.

Informazio gehiago:

Hiri-garapen Iraunkorreko Eremua

Hiri-garapen Iraunkorreko Eremua

Foruak 8 kalea (Santa Clara egoitza)
48992 Getxo

Telefonoa: 010 / 94 466 00 00
Posta elektronikoa: 010@getxo.eus
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 19:00etara

Lan eta jarduketei buruzko aurretiko komunikazioak, espedienteen kontsulta eta agiri-bilketa. Hitzordua hartu behar da 946620099 telefono zenbakian edo https://citaprevia.getxo.eus web helbidean.

Ondarea eta Etxebizitza: 94 466 00 44 / 45
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.