Egoiliarrak (eskabideak)
Hemen kontsulta dezakezu informazioa TAO eremuan bizi bazara. Altak eta baja
- Baldintzak
- TAO guneetan sartutako kale eta atarien zerrendako helbide batean erroldatuta dauden eta bizi diren pertsonek (zirkulazio-baimenaren helbidea erroldatze- eta bizileku-helbide berbera izan behar dute) eta zerbitzuaren Ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituztenek eskatu ahal izango dute baimena.
- Ibilgailu-jabe bakoitzeko aparkatzeko baimen bakarra emango da.
- Gehienez bi bizileku bakoitzeko.
- Bigarren baimenaren kasuan, bigarren ibilgailua erabil beha du ezkontideak edo izatezko bikotekideak edo lehen baimenaren titularraren semeak edo alabak, eta etxebizitza berean bizi behar du.
- Modu partikularrean erabiltzen duen ibilgailurako pertsona egoiliar batek ere eskuratu ahal izango du, ibilgailua pertsona juridiko batena izan arren.
- Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren (TMIZ) ordainketa egunean izan.
- Ikuskapen teknikoak (IAT) gaindituta izatea.
- Eskaera behar bezala beteta eta eskatutako dokumentazioa aurkeztea.
- Udalak ezarritako ordainketa-moduen bidez ordaintzea.
- Egoiliarrei aparkatzeko baimena eskatzea
PERTSONA FISIKOen izenean dauden ibilgailuentzat
- TAOn alta emateko eskaera: formularioa
- Telefonoz: 944660000, astelehenetik ostiralera, eta 8:00etatik 15:30etara.
- Aurrez aurre: Areeta-Erromoko (Ogoño kalea 1) Herritarren Arretarako Bulegoa (HAB), astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 14:0ara.
- Baimen-eskaera aparkatzeko Pertsona fisikoak: eskaera
- Ordezkatzeko baimena ematea: eskaera
PERTSONA JURIDIKOaren izenean dauden ibilgailuentzat
- Aurrez aurre: Areeta-Erromoko (Ogoño kalea 1) eta Algortako (Torrene kalea) Herritarren Arretarako Bulegoak (HAB), astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 14:00etara.
- Telematikoki, AEBren bidez (Erregistro telematikoa): AEB
- Baimen-eskaera aparkatzeko Pertsona juridikoak: eskaera
- Adierazpena pertsona juridikoek ibilgailuen erabilera partikularra: adierazpena
- Ordezkatzeko baimena ematea: eskaera
- Tarifak
- 2022rako urteko kuota, hilabete naturaletan hainbanatua 50 €-koa da ibilgailu bakoitzeko 1., 2., 3. eta 4. eremuetarako; 5. guneko tarifa 27,99 €-koa da.
- Baimena aldatzeagatik (ibilgailua aldatzea, helbidea aldatzea...): 4,70 €-ko kuota (Eskaera TAO bereizgarria aldatzeko: eskaera)
- Alta edo baja kasuetan: hilabete naturalen arabera hainbanatutako zerga kuota (Baja eskaera: eskaera)
- Baimenaren erabilera
- Baimena ematen den lekuan aparkatzeko baino ez da erabiliko, ordutegi-mugarik gabe. Areetan, Romon eta Santa Ana bizi direnentzat izan ezik (informazio gehiago: hemen)
- Baimena aparkaleku-txartela lortu beharko da baimendutako ez den beste gune batera lekualdatzen bada, edo gorriz seinalaztutako Las Mercedes eta Kresaltzuko "espres-guneetan" aparkatzen bada. Bertan, baimendutako gehieneko denbora 2 ordukoa izango da, txandaketa eta merkataritza-jarduera errazteko.
- 2022rako urteko kuota (hilabete naturaletan hainbanatuta) 50 eurokoa da ibilgailu bakoitzeko 1., 2., 3., eta 4. eremuetarako; 5. guneko tarifa 27,99 eurokoa da; eta baimena aldatzeagatik (ibilgailua aldatzeagatik, bizilekua aldatzeagatik) 4,70 euroko kuota kobratuko da. Alta edo baja kasuetan, zerga-kuota hilabete naturalen arabera hainbanatuko da.
- Hurrengo urteetan automatikoki berrituko zaie baja jakinarazi ez duten eta Ordenantzan aurreikusitako baldintzak betetzen jarraitzen duten zerbitzuaren erabiltzaile guztieei.
- Baja ematea
- Eredu normalizatua aurkeztu beharko da Herritarren Arretarako Bulegoaren batean: eskaera
- Telematikoko Adminsitrazio Elektronikoko Bulegoaren bidez (Erregistro telematikoan): AEB
- Correos-eko bulego baten, gutun ziurtatu bide eta hartu-agiriarekin
- Zerga-kuota hilabete naturalen arabera hainbanatuko da.
Zerbitzua ematen duen enpresa: SETEX APARKI S.A.
Bulegoak: Tomas Olabarri kaia 11 Lonja (Eduardo Coste kalearen eta Novia Salcedo kalearen arteko elkargunea, azken horretatik sarbidea duena)
48930 GETXO
Telefonoa: 647351412