Aparkamendu Araupetuaren Zerbitzua (TAO) - Ordutegiak eta Tarifak

Hemen ikus ditzakezu ordutegiak eta tarifen taula.

OTA

Ordutegiak

Aparkalekuaren mugaketa honela aplikatuko da:

- 1., 2., 3. eta 4. zonetan:

  • Astelehenetik ostiralera, 9:30etik 14:0etara eta 16:00etatik 20:00etara, abuztuan izan ezik.
  • Larunbatean 9:30etik 14:00etara. Aste Santuko larunbatean izan ezik.
  • Abuztua, astelehentik larunbatera, 9:30.etik 14:00etara.
  • Jaiegunak kanpoan geratzen dira, nolanahi ere.

- 5. zonan (Ereagako hondartza eta Portu Zaharra):

  • Astelehenetik igandera, 10:00etatik 20:00etara etengabe, jaiegunak barne, hondartzen denboraldian (ekainaren 1etik irailaren 30era, biak barne).

Tarifak

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Estazionamendua Udal Bide Publikoetan.

- Aparkatzeko Tarifa Orokorra

  • 15 minuturaino aparkatzea 0,00 Euro (baina matrikula bertan behera utzi behar da).
  • 15 minututik aurrera eta 30 minuturaino barne 0,30 euro.
  • 30 minututik eta 60 arte, 0,015 euro/minutu, 0,05 euroko multiploetan, ordu bat izanik 0,75 euro.
  • 60 minututik aurrera eta 90 arte, 0,02333 euro/minutua, 0,05 euroko multiploetan ordu t´erdia izanik 1,45 euro.
  • 90 minututik aurrera eta 270 arte, 0,030 euro/minutua, 0,05 euroko multiploetan, lau ordu t´erdi izanik 6,85 euro.

Egoiliarrentzako aparkatzeko baimena, ibilgailu bakoitzeko, urteko kuota 50,00 euro.

Egoiliarentzko aparkaleku-bauneba akdarazteagatik, ibilgailua aldatzeagatik eta beste arrazoi batzuengatik: 4,70 euro.

- 5. Eremurako Aparkatzeko Ordu-Txartelaren Tarifa Espezifikoa (Ereagako hondartza eta Portu Zaharra)

  • Aparkatzeko 0 minututik 16 minutura (biak barne): 0,20 euro.
  • 16. minututik aurrera eta 600. minutura arte, biak barne, 0,0125 euro tarte horretako minutu bakoitzeko (0,05 euroko multiploetan); emaitza: eguneko 7,50 euro da gehienez (ordubete 0,75 euro).

5. eremuko egoiliarrentzako aparkatzeko baimena ibilgailu bakoitzeko; urteko kuota: 27,99 euro.

5. eremuko egoiliarrak aparkatzeko baimenaren aldarazpena dela-eta, kontzeptu horretarako ezarririk dagoen tarifa orokorra aplikatuko da.

« Aparkamendu Araupetuaren Zerbitzura itzuli

Zerbitzua ematen duen enpresa: SETEX APARKI SA. 

Bulegoak: Tomas Olabarri kaia 11 Lonja (Eduardo Coste kalearen eta Novia Salcedo kalearen arteko elkargunea, azken horretatik sarbidea duena)
48930 GETXO

Telefonoa: 647351412