Gizarte Kohesiorako Dirulaguntzak
Deialdiaren xedea da dirulaguntzak emateko arauak zehaztea, udal aurrekontuetan ezarritako mugen barruan. Dirulaguntzak emango zaizkie nortasun juridikoa duten, irabazi asmorik ez duten eta Getxo udalerrian jarduerak egiten dituzten entitateei, elkarteei edo fundazioei (aurrerantzean, erakundeak). Erakundeak gizarte kohesioaren arlokoak izango dira, gizarte kohesioa osatzen duten edozein esparrutakoak.
2026ko dirulaguntzak
Getxoko Udala tokiko administrazio publiko bat da, herritarren zerbitzura dagoena eta bere jarduera garatzen duena:
- Herritarrekin eta gizarte-eragileekin parte hartuz eta harremanetan jarriz;
- Eguneroko bizitzan eragina duten oinarrizko premiei erantzunez;
- Getxotarrei ongizate indibidual eta kolektibo hobea lortzen lagunduko dieten bizi-baldintzak ahalbidetuz.
Jarduera hori herritarren aniztasuna kontuan hartuta egiten da, egoera sozial, ekonomiko, sexu, adin, jatorri, dibertsitate funtzional eta abarrengatik egoera txarrenean dauden kolektiboei arreta berezia eskainiz.
Gizarte Kohesioaren arloa Gizarte Zerbitzuen eta Esku-hartze Komunitarioko unitateek osatzen dute (Boluntariotzaren Sustapena, Immigrazioa eta Kulturartekotasuna, Adikzioen Prebentzioa, Hezkuntza, Garapenerako Lankidetza, Berdintasuna, Gazteria eta Zahartze Aktiboa).
Esku-hartze komunitarioaren helburua da herritarrak, hirugarren sektorea eta erakunde-sarea inplikatzea komunitate aktibo, inklusibo eta solidarioaren eraikuntzan. Zer da ekintza komunitarioa?
- Parte-hartzailea, pertsonak deitzen dituen eta pertsonengan eragitea bilatzen duen ekintza den heinean, haien ahalduntze aktiboa indartuz.
- Lankidetzakoa, ekintza publikoaren eta gizarte zibilaren eta hirugarren sektorearen autoantolaketaren arteko sinergia bilatzen duen neurrian.
- Eraldatzailea, pertsonen inguruneetan edo eragiten dieten gizarte-egituretan egiturazko aldaketak eragin nahi dituen neurrian.
Gizarte Kohesioaren arloak bultzatzen duen prozesuetako bat asoziazionismoari eta boluntariotzari laguntzea da, parte-hartzea eta elkartasuna sustatzen lagunduko duten dirulaguntzen bidez.
2023-2027 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren 4.1 artikuluan jasotzen den Getxoko Udalaren diru-laguntza jarduera osoaren misioan eta izateko arrazoian honako hau jasotzen da: "gure udalerriko gizarte zibil egituratuak interes konkurrentea duten udal-kudeaketako eremuetan parte har dezan bultzatzea, sustatzea eta indartzea, elkarte-sareak garatutako interes orokorreko proiektuak eta lana ekonomikoki lagunduz".
Honako hau lortu nahi da:
- Udalerrian gizarte kohesio handiagoa hauspotzea.
- Udalerrian asoziazionismoa sustatzea eta bultzatzea.
- Gizarte kohesioaren arloan programak, prestazioak eta jarduerak garatzeko gizarte ekimenari laguntzea.
- Getxoko Udalaren eta gizarte erakundeen arteko lankidetza bultzatzea.
Dirulaguntzen 2 lerro ezarri dira:
- 1. lerroa: Getxoko erakundeak mantentzea, funtzionatzea eta indartzea.
- 2. lerroa: Gizarte Kohesioaren arloko proiektu interesgarriak.
2026EKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA
Eskaera egiteko epea: irailaren 1etik irailaren 20ra arte (biak barne)
- Deialdia.
- BAOn iragarkia
- 0. eranskina: Eskaera
- Erantzukizunpeko adierazpena emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan.
- I. eranskina: Entitateari buruzko datuak
- II. eranskina: Entitatearen proiektua
- II. bis eranskina: Partzuergoaren proiektua
- III. eranskina: 1 Ildoko dirulaguntza justifikazioa
- IV. eranskina: 2 Ildoko dirulaguntza justifikazioa
Dirulaguntzak eskatzeko behar den dokumentazio eta informazio guztia eskuragarri dago Izapideen Gidaren esteka honen bidez.
Aurreko deialdien historiala
- 2025: 2025an emandako eta ukatutako dirulaguntzak (Eranskina)
- 2024: 2024an emandako eta ukatutako dirulaguntzak
- 2023: Emandako dirulaguntzak (PDF) | Ukatutako dirulaguntzak (PDF)
- 2022: Emandako dirulaguntzak (PDF) | Ukatutako dirulaguntzak (PDF) | Onuradunen zerrenda (PDF)
- 2021: Emandako eta ukatutako dirulaguntzak 2021 (XLS)
- 2020: Emandako dirulaguntzak (PDF) | Ukatutako dirulaguntzak (PDF)
- 2019: Emandako dirulaguntzak (PDF) | Ukatutako dirulaguntzak (PDF)
Gizarte Zerbitzuak
Urgull k. 4
48991 Algorta
Telefonoa: 94 466 01 51
Posta elektronikoa: gizarte.zerbitzuak@getxo.eus
Ordutegia: 08:00 - 14:00