Orientazio soziolaboraleko eta juridikoko zerbitzua

Gazteria Zerbitzuak gazteentzako orientazio soziolaboraleko eta juridikoko doako zerbitzu bat jarri du abian, "Prest".

asesoría

Gazteria Zerbitzuak doako orientazio soziolaboraleko eta juridikoko zerbitzu berri bat jarri du martxan 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat. Zerbitzu honen helburua da udalerriko gazteei laguntza ematea, beren egunerokoan sortzen zaizkien legezko zalantzei dagokienez.

Arazo txikiak konpontzeko eta erabiltzaileak kasu konplexuenetan zerbitzu espezializatuetara bideratzeko zerbitzu bat da.

Batez ere, honako gai hauekin zerikusia duten oinarrizko gaiei erantzungo zaie:

  • Etxebizitza (alokairu-kontratuak, fidantzak…)
  • Lan-kontratua (kontratuak, langileen eskubideak…)
  • Fiskalitatea eta zergak (PFEZ, jarduera ekonomikoak…)
  • Ekintzailetza (forma juridikoak, nola hasi zure jarduera, oinarrizko izapideak…)

Doako zerbitzua da, eta bertan erabiltzaileak orientatzen saiatuko dira eta egindako kontsultei erantzuteko tresnak eskaintzen. Dena den, zerbitzu horrek ez ditu eta ezin ditu ordezkatu, inola ere, sektoreko profesional espezializatuek emandako zerbitzuak; izan ere, egokitzat joz gero, haiengana jotzea gomendatuko da. 

Zerbitzua erabat konfidentziala izango da. Bertara sartzeko, posta elektroniko bat bidali behar da prest@getxo.eus helbidera, bertan adieraziz harremanetarako datuak, kontsultaren deskribapen zehatza eta erantzuna jasotzeko kanala (emaila, bideokonferentzia, WhatsApp edo aurrez aurre).



« Gazteria

...

Gazteria Zerbitzua

Tangora etxea. Algortako Etorbidea, 98
48991 Algorta
Telefonoa: 944 660 353- 688 880 985
gaztebulegoa@getxo.eus
Ordutegia:
- astelehenetik ostegunera: 12:00-14:30
- astearte eta ostegunetan: 17:00-19:00
- ostiraletan: 12:00-14:00
Abuztuan itxita