Jarduera bereziak

Ikasturtean zehar, GAZTERIAk ikastaroak eta jarduera berezi puntualak antolatzen ditu, adin ezberdinetako pertsonei zuzenduta, ikasteko, esperientziak partekatzeko eta gozatzeko proposamen desberdinekin.

Ideiaren bat baduzu kontaiguzu!: gazteria@getxo.eus

Jarduera bereziak

Adin guztientzako doako dantza eta antzerki ikastaroak

Taller de baile intergeneracional
Taller de teatro intergeneracional

Getxoko Udaleko Gizarte Kohesioaren arloko Gazteria eta Zahartze Aktiboko zerbitzuek belaunaldien arteko doako bi tailer berri (antzerkia eta erritmo latinoak) eskainiko dituzte berriro 2026-2027 ikasturtean, 18 urtetik gorako pertsonentzat. Ikastaroak azarotik maiatzera egingo dira, eta Getxoko belaunaldi desberdinetako pertsonak elkartzea sustatzea dute helburu, elkarren ezagutza, bizikidetza eta lotura berrien sorrera bultzatuz.

Mihaela Jilavu Gazte zinegotzia eta Carmen Díaz Zahartze Aktiboko zinegotzia bat etorri dira esatean, “jarduera horiek adin desberdinetako pertsonen arteko harremana errazteko, esperientziak partekatzeko eta belaunaldi guztiek zer emana izango duten topagune bat sortzeko tresna gisa planteatzen dira. Getxoko Udalak komunitate konektatuago sortzen laguntzearen alde egin nahi du, gazteek eta adinekoek elkar ezagutu, ikasi eta partekatu ahal dezaten”.

Antzerki tailerra astelehenetan izango da, 18:00etatik 19:30era, Algortako Juan Bautista Zabala herri ikastetxeko gimnasioan; Erritmo latinoak astearteetan izango da, 18:00etatik 19:00etara, Romo Kultur Etxean. Izena emateko epea gaur, astelehenean, urriak 5, ireki da, plazak bete arte.

Informazioa eta izena emateko: GAZTEBULEGOA, Torrene 3 (Algorta). Tel.: 688 880 985

Gazteentzako ikastaroak Gaztelekuan

Taller de baile Gazteleku
Taller de teatro Gazteleku Algorta

Bestalde, 11-17 urte bitarteko gazteek dantza moderno eta antzerkiko doako ikastaroetan parte hartu ahal izango dute, azarotik maiatzera bitartean, baina Romoko eta Algortako Gaztelekuetan. Ekimen honen bidez, Gazteria Zerbitzuak adierazpen, sormen eta arte eszenikoen proposamen berriak hurbildu nahi dizkie udalerriko gazteei.

Mihaela Jilavuk gogorarazi duenez, “nerabezaroan, bereziki garrantzitsua da inkesta-, partaidetza- eta adierazpen-espazioak izatea. Jarduera horiek aukera ematen diete gazteei beren adineko beste pertsona batzuekin harremanak izateko, gaitasun berriak deskubritzeko, konfiantza irabazteko eta modu sortzaile eta askean adierazteko. Dantza eta antzerkia ikasteaz eta gozatzeaz gain, ikastaroek talde lana, komunikazioa, sormena eta norberarekiko konfiantza bezalako balioak sustatu nahi dituzte, gazteei talde baten parte sentitzeko eta beren interesak garatzeko espazio bat aurkitzen lagunduz”.

Dantza modernoa. Asteazkenetan emango da, 18:00etatik 19:00etara, Romoko GureGune gaztelekuan. Informazioa 635 706 526 telefono zenbakian.

Antzerkia. Asteazkenetan egingo da, 18:00etatik 19:00etara, Algortako GauEgun gaztelekuan. Informazioa 688 840 356 telefono zenbakian.

Izen emateak gaur, astelehenean, urriak 5, ere ireki dira Gaztelekuetan.