Cartel

2022KO EDIZIOA

  • Arazoak eta bidea
  • Herriak, Janaria, Ohitura
  • Platerra eta Oroimenak

Zer da Bizilagunak? Helburua Getxon bizi diren familiak bazkari baten bidez, hemen jaiotakoak eta beste herrialde batzuetatik etorritakoak erlazionatzea da. Hau da, Getxon bizi den familia batek (jaioa edo etorria) beste familia bat gonbidatuko luke etxera, bazkari bat partekatzeko. Bazkaldu aurretik eta bazkaldu bitartean, dinamizatzaile bat egongo da.

Ekimenaren helburua da topaketa- eta ospakizun-guneak eskaintzea kulturartekotasunaren, aniztasunaren eta udalerrian interakzio-guneak sortzearen alde dauden getxotar guztiei.

Bizilagunak egitasmoak honako helburu hauek ditu: elkarbizitza hobetzea, parte-hartzea ahalbidetzea, diskriminazioa prebenitzea eta aniztasunaren indarra aprobetxatzea. Hori guztia herritarren pertzepzioak, jarrerak eta portaerak aldarazteko.

Zuen auzoan edo herrian dauden pertsonak, familiak, kulturak, hizkuntzak, gastronomiak eta tarte atsegin eta aberasgarria partekatzeko gogoa baldin baduzue, ekimen hau interesatuko zaizue.

Bertakoak zein kanpokoak diren Getxoko bizilagunen arteko topaketak eta interakzioak sortzea helburu duen programa da; herritar horiek komunean izango dute euren herriaren kultura-aniztasuna ospatzea, elkar ezagutzeko gogoa, eta komunitatean uneak partekatzeko nahiz zubiak eraikitzeko nahia.

Getxoko zurrumurruen aurkako estrategia garatzeko oinarrizko tresna da, xenofobia eta arrazakeria prebenitzeko xedea duena. Era berean, oso tresna garrantzitsua da migratzaileak, nazioarteko babes-eskatzaileak eta errefuxiatuak hartzeko prozesuetan.

Getxoko Udalaren, Getxoko Etorkinen Plataforma Federazioaren eta EGIZU elkartearen arteko elkarlanaren emaitza da, eta helburu nagusia pertsonen arteko zubiak eraikitzea da, are gehiago, euren migrazio-proiektuan herri hau euren etxe bihurtu nahi izan zutenek eskaintzen duten aniztasun handiaren eta euskal kulturaren arteko zubiak eraikitzea. 

Laguntzaileak:
  • SOS Arrazakeria
  • Eusko Jaurlaritza
Antolatzaileak:
  • Egizu Elkartea
  • Getxoko Etorkinen Plataforma Federazioa  
  • Getxoko Udala
Bideoak