Tratu txarrak giza eskubideen urraketa larria dira. Inork ez du eskubiderik zu gaizki tratatzeko, ez dago hori justifikatzen duen arrazoirik. Tratu txarren erantzule bakarra egilea da; zuk ez duzu errurik. Tratu txarren edo sexu abusuen kasuetan, Getxon zerbitzu hauengana jo dezakezu:

Osakidetzako Larrialdiak
Lesio fisiko edo psikikorik baduzu, joan zaitez zentro mediku batera, azaldu lesioen jatorria eta eskatu txosten medikuaren kopia.
Arreta telefonikoa
Telefonozko Informazio Sistema bat dago etxean tratu txarrak eta sexu erasoak jasan dituzten emakumeentzat. Doako zerbitzua da eta arreta psikologiko eskaintzen du telefonoz eguneko 24 orduetan, asteburuak barne.
Biktimari Arreta egiteko Zerbitzua
Biktimei informazioa ematen die: dituzten eskubideak eta lege prozedurak, epaiketetara laguntzea, laguntza psikologikoa.
Sexu-indarkerian espezializatutako 24 orduko krisi zentroa
Krisi Zentroa sexu-indarkerian espezializatutako doako zerbitzua da eta informazioa, orientazioa, laguntza soziala, arreta psikologikoa, arreta soziohezitzailea eta krisi egoeretarako arreta soziojuridikoa eskaintzen ditu. Egun edo iraganean sexu-askatasunaren aurkako ekintzak jasan dituzten 16 urte edo gehiagoko emakumeak artatzen ditu (erasoa edozein eremutan gertatu dela ere), baita bere senideak eta ingurukoak ere. Zentro horietan aurrez aurre edo distantzian artatu zaitzakete eta egoerari aurre egiten eta zure beharrei erantzuten laguntzeko laguntza osoa aurkituko duzu.
Bizkaiko Krisi Zentroak: 900 84 09 77 y atencionviolenciasexual@bizkaia.eus
Polizia
Eraso bat jasateko arriskuan bazaude edo Gizarte Zerbitzuak itxita badaude, jo ezazu Udaltzaingoarengana edo Ertzaintzarengana. Haiek lagunduko dizute.
Tokiko jarduera-protokoloa etxeko eta sexu-indarkeriaren biktimak diren emakumeenganako arreta hobetzeko
Protokolo honen helburua da etxeko eta sexu-indarkeriaren biktimak diren emakumeei arreta zuzena ematen duten erakundeen arteko koordinazioa hobetzea , era horretan, erabateko babesa eta arreta bermatzeko.
Laguntza emango dizute dohain: psikologikoa, juridikoa, ekonomikoa, bizileku bat aurkitzeko, eta abar.
Algorta: 94 466 01 01
Romo: 94 466 01 53
Andra Mari: 94 466 01 30
Ordutegia: 8:00-14:00