Gurari Emakumeen Etxea gune feminista intersekzionala da, eta berdintasunaren alde lan egiten duten kolektiboak, elkarteak eta zerbitzuak antolatzen dira bertan. Leku fisikoa zein sinbolikoa da, non indarrak batzen diren eta sinergiak sortzen diren. Era berean, emakumeen ahalduntze-prozesuen erreferentzia, ikaskuntza eta sustapenerako gunea izan nahi du, eraldaketa sozialera bideratua.
Gurari Emakumeen Etxeak leku bizia izan nahi du, adin eta jatorri guztietako emakumeekin partekatzeko, eta kolektibo eta sareetan parte hartzeko eta antolatzeko aukera emateko. Espazio horretan, hainbat jardueraren bidez (tailerrak, hitzaldiak, proiekzioak...), munduari buruz dugun pertzepzioa eraldatzen ikasi ahal izango dugu, eta hori ahalbidetzeko tresnak eskuratu.
Etxean bi dinamizatzaile eta koordinatzaile bat daude, asteko egun guztietan. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:30era; larunbatetan, 15:00etatik 21:00etara; eta igandeetan, 11:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:30era. Antolatu ahala, jardueren, programen eta zerbitzuen berri emango da.
OHAR GARRANTZITSUA
Uztailean eta abuztuan irekitzeko ordutegiaren aldaketak:
- Astelehenetik ostiralera goizez bakarrik irekitzen da (10:00etatik 13:30era).
- Larunbat eta igandeetan: lehenengo hamabostaldian Gurari irekita egongo da eta bigarren hamabostaldian itxita.
- Abuztuan Gurari itxita egongo da.
Anima zaitez eta parte har ezazu!
Benturilleta eta Telletxe kaleen artean
48993 Getxo
Telefonoa: 94 466 01 38
Posta elektronikoa: gurarietxea@getxo.eus
Whatsapp-eko hedatze taldea