Kresaltsu Haurreskola

Kresaltsu Haurreskola

Helbidea: Gobelaurre kalea, 41 - 48930 Getxo

Telefonoa: 946444774
Posta elektronikoa: getxo.kresaltsu@haurreskolak.eus

Getxoko Udalak sortu, mantendu eta zaindu du zentro hau, eta HAURRESKOLAK Partzuergoak kudeatzen du, bi erakundeen artean sinatutako Hitzarmenaren bidez.

Irakaskuntza: Haur Hezkuntza, lehen zikloa.

  • 0-1 urteko haurrentzako unitate 1, 8 eskaintza-posturako edukierarekin.
  • 1-2 urteko haurrentzako 2 unitate, bakoitzak 13 eskaintza-posturako edukierarekin.

Doakoa.

Ordutegia eta egutegia

  • Haurreskolak irailarekin batera hasten du bere zerbitzua eta uztailera arte eskaintzen du, biak barne. Egutegia ikasturtearen hasieran emango zaie familia guztiei, eta bertan islatuko dira zentroak haurrak artatuko dituen egunak eta oporraldiak.
  • 07:30etik 16:00etara bitarteko zabalduzko ordutegia eskaintzen da.
  • Haurrek ezin izango dira 8 ordu baino gehiago eman egunean Haurreskolan.
  • Haurreskolan sartzen den haur bakoitzak gutxienez 10 eguneko harrera-aldia egin beharko du.
  • Haurrak haurreskolan hasteko data: 2026ko irailaren 4a.
  • Informazio zehatz guztia Haurreskolak Partzuergoaren webgunean dago eskuragarri.

2026ko uztailaren 27an, haurreskola berrien (Kresaltsu, esaterako) izen-emateei dagozkien behin betiko zerrendak argitaratu dira. Zerrendak Ikasgunean daude ikusgai: https://ikasgunea.euskadi.eus/eu/

Behin betiko zerrendak argitaratu ondoren, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearen aurrean, behin betiko zerrendak argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasteko hilabeteko epean.

Honen bidez jakinarazten da Haurreskolak Partzuergoak Getxon haurreskola berri bat irekiko duela 2026-2027 ikasturterako, 2026ko irailaren 4tik aurrera.

Ezohiko izena emateko epea 2026ko ekainaren 29tik uztailaren 8ra izan da, biak barne. Eskaerak aurrez aurre aurkeztu behar ziren Getxoko Udaleko Herritarren Arreta Bulegoetan.

Hartzaileak:
2025ean eta 2026an jaiotako haurren gurasoak, tutoreak edo lege-tutoreak.

Lekualdatzeak:
Ekainaren 26ko behin betiko zerrendetan plaza lortu duten familiek zein plaza daukatenek lekualdatzea eska dezakete irailaren 4tik aurrera irekiko diren haurreskola berrietara. Horretarako, izena emateko eskaera berria egin beharko dute eta dokumentazio guztia berriro aurkeztu.

Lekualdatze-eskaeraren emaitzaren arabera, honako kasu hauek emango dira:

  • Haurreskola berrian plaza lortzen badute, une horretan duten plaza galduko dute eta plaza berria izango dute irailaren 4tik aurrera.
  • Haurreskola berrian plaza lortzen ez badute, zeukaten plaza mantenduko dute.
  • Haurreskola berrian plaza lortzen ez badute eta uztailaren 27ko behin betiko itxaron-zerrendan gelditzen badira, zeukaten plaza mantentzearen edo itxaron-zerrendan jarraitzearen artean aukeratu ahal izango dute. Itxaron-zerrendan jarraitzea aukeratzen badute, aurretik zuten plazari uko egin beharko diote.

Egutegia:
a) Eskaerak aurrez aurre aurkeztea: ekainaren 29tik uztailaren 8ra, biak barne, Getxoko Udalak zehazten dituen helbideetan.
b) Behin-behineko zerrenden argitaratzea: uztailaren 17an.
c) Erreklamazio eta zuzenketa epea: uztailaren 20tik 21era, eta familiek idatziz egin beharko dute planifikazioa@haurreskolak.eus postaren bidez. Horretarako, 01PO eredua bete eta dagokion dokumentazioa bidali beharko dute. Artxibo erantsia
d) Eskaerari uko egitea: uztailaren 24ra arte.
e) Behin betiko zerrenden argitaratzea: uztailaren 27an.

Haurrak haurreskolan hasteko data: irailaren 4a.

Haurreskolaren datuak