Udal Hezkuntza Zerbitzuaren Aurkezpena

Udal Hezkuntza Zerbitzuaren eginkizunak eta eskumenak.

Lehen hezkuntzako ikastetxeetan espazioak lagatzeari eta hezkuntza-administrazioarekin lankidetzan aritzeari dagokionez, Hezkuntzaren arloko udal-eskumenak kudeatzeaz arduratzen den zerbitzua. Gizarte Kohesioaren Arloko Esku-hartze Komunitarioko Unitatearen parte da. Zerbitzu honen oinarrizko funtzioak hauek dira:

  • Hezkuntza-espazioen lagapena: udal-titulartasuneko Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako eraikinak eta instalazioak urteko programazioan jasota ez dauden hezkuntza-, kultura- edo gizarte-jardueretarako erabiltzeko eskaera egiteko prozedura. Epeei, betekizunei, erabilera-baldintzei, aurkeztu beharreko dokumentazioari, erantzukizunei eta aseguruei buruzko informazioa jasotzen du.
  • Udalaren eskola-laguntzak: Getxoko familiei zuzendutako dirulaguntzen deialdia, seme-alaben hezkuntza-gastuak finantzatzen laguntzeko, Haur Hezkuntzako bigarren ziklotik —hiru urtetik aurrera— Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitu arte. Epeei, betekizunei, eskaeren aurkezpenari, dokumentazioari eta ebazpenei buruzko informazioa jasotzen du.

 

Getxoko ikastetxe publikoetan ikasleak onartzeko eta matrikulatzeko prozesua ez da Getxoko Udalaren eskumena, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarena baizik. Hala ere, familiei izapideak errazteko, beren seme-alabak udalerriko ikastetxe publikoetan matrikulatzeko informazioa, epeak, baldintzak eta eskabidea aurkezteko moduak jasotzen dituen. Getxo - Gizarte-kohesioa - Hezkuntza - Irakaskuntza zentroak

oficina

Hezkuntza

Urgull kalea 4, 2. solairua
48991 (Algorta) Getxo

Teléfonoa: 94 466 00 63
Posta elektronikoa: hezkuntza@getxo.eus