Memoria parte-hartzaileak

Gobernu Irekiaren alorrean burututako Ekintzen Memoria

- Memoria Parte-hartzailea 2016-2018

Gobernu Irekiaren alorrean burututako Ekintzen Memoria, 2015

- Gobernu Irekiaren alorrean burututako Ekintzen Memoria. 2013

Gobernu Irekiko Ekintzen Memoria Getxoko Udaleko arlo, sail eta erakunde autonomoek sustatu dituzten partaidetza-arloko ekimenak identifikatu, aztertu eta ebaluatzen dituen agiria da.

Hauek biltzen ditu: landu diren gaiak, horiek sustatzen jardun duten arlo, sail edota erakunde autonomoak, baliatu diren metodologiak, erabili diren barruko edota kanpoko koordinazio-eremuak, eta prozesuen garapen maila udal erabakietan duten eraginari begira.

Sintesi-agiri bat da, eta sei atal handitan egituratzen du informazioa:

  • Gogobetetasunaren hautemate- eta behatoki-azterketak. 
  • Gardentasuna eta informazioa.
  • Antolaketa-kultura berria koordinaziorako ereduekin: zeharkakotasuna
  • Plan eta programa partekatuak
  • Partaidetzazko esperientziak
  • Herritarrekiko harreman sistema eta arreta.  

La galea

Hauek dira bere helburuak:

  • Garatu diren ekimenetan sortutako informazioa sistematizatzea.
  • Gobernu Irekiaren arloan Getxoko Udalak sortutako informazio guztia etengabe eguneratzea.
  • Teknikarien arteko informazio eta esperientzia trukaketa bultzatzea, sinergia berriak eta lankidetza-esparruak ahalbidetuz zenbait ekimen eta proiektuetan.
  • Herritarrek esku-hartzeko udalak dituen partaidetza-esparruei buruzko informazioa herritarrei ematea.
  • Esparru horretan garatutako jarduerak bilduko dituen Memoria bat egitea aldizka.
  • Erakunde honek bultzatutako Gobernu Irekiko politikak etengabe ebaluatzea.
  • Getxoko Udalean auzotarren zerbitzura izango den partaidetza, gardentasun eta Open Data eredu berria zehazteko aurretiazko urrats eta abiapuntu bihurtzea.