Garapenerako lankidetza zerbitzua

Getxoko Udaleko Garapenerako Lankidetza Arloa Gizarte-Kohesio Arloaren barruan sortu da, udalak garapenerako lankidetzan izan beharreko politika orientatzeko eta garatzeko asmoz. Garapeneko, sentsibilizazioko eta larrialdi-laguntzetako proiektuak biltzea eta bultzatzea dira Lankidetza Arloaren funtzioak, garapen bidean dauden herriei zuzendurik, haien garapenean laguntzeko asmoarekin betiere.

Helburuak

2024-2027 Legegintzaldiko Planaren barruan, lehentasunezkoak diren ekintzen plana; ekintza horien artean honako hauek nabarmentzen dira, lankidetzaren eremuari dagokionez:

  • Euskal Fondoarekin eta "Platformarekin" (hezkuntza globalean eta nazioarteko lankidetzan parte hartzen duten Europako hiri eta eskualdeen Europako sarea) lankidetzan jarraitzea, Europako Batzordearen laguntzarekin, Garapen Jasangarriaren Helburuak
  • Hegoaldeko herrialdeetan Garapen Lankidetzarako programetarako udal-aurrekontuaren % 0,7 bermatzeko konpromisoa, Garapenerako GKEen eskutik.

Konpromisoak

Garapenerako Lankidetzaren Arloak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

  • Udalaren betebehar moraltzat hartzea gizarte-egoera larrian dauden herrialdeekiko elkartasuna.
  • Aholkularitza teknikoko ildo bat indartzea, herrialde horietako herritarrek beren arazoei aurre egiteko duten gaitasuna handitzeko.
  • Hegoaldeko herrialdeekiko lankidetzan laguntzea, garapen ekonomikorako eta/edo garapenerako sentsibilizazio eta hezkuntzarako programak eta garapenerako lankidetzari lotutako erakunde edo organismoak sustatuz eta finantzatuz.
  • Hegoaldeko herrialdeetan garapena sustatzen duten komunitate bakoitzaren berezko kulturak eta nortasunak errespetatzeko, elkarrekin lankidetzan aritzeko eta berdintasuna lortzeko irizpideak ezartzea.
  • Koordinazio- eta lankidetza-harremanak sustatzea GGKEekin, elkartasun-kolektiboekin eta Garapenerako Lankidetzarekin lotutako beste instituzio edo organismo batzuekin.
  • Parte-hartze soziala sustatzea, informazio egokiak emanez edo kanpainak eginez, ingurunea sentsibilizatzeko herri behartsuenekiko elkartasunari buruz.
  • Justizia, berdintasuna eta tolerantzia bezalako balioetan oinarritutako gizarte-bizikidetzaren aldeko iritzi-giroa sortzen laguntzea.

Garapen Lankidetzarako zerbitzuak elkartasunean oinarritutako gizarte-bizikidetzarako funtsezko hainbat konpromiso hartzen ditu bere gain.

Testuinguru horretan, Euskal Fondoak funtsezko zeregina du Euskal Herrian lankidetza deszentralizatua koordinatzeko eta laguntzeko tresna gisa. Elkarte horrek garapen-bidean dauden herrialdeetako komunitate eta erakundeekin harreman solidarioak indartzeko lan egiten duten entitate eta erakundeen tokiko esperientziak biltzen ditu. Helburua da toki-erakundeek lankidetza-eragile gisa aktiboki parte har dezaten bultzatzea, eta, aldi berean, programen autonomiari eustea eta eraginkortasun handiagoa bultzatzea, baterako ekintzen, informazio-trukearen, esperientzien eta laguntza teknikoaren bidez.

Lankidetza-proiektuetan egiten duen lanaz gain, Euskal Fondoak justizian, berdintasunean, tolerantzian eta herritarren parte-hartze aktiboan oinarritutako bizikidetza baketsuko balioak sustatzen ditu. Azken batean, herrien arteko desberdintasunen arrazoiei eta ondorioei buruz sentsibilizatu nahi du gizartea, eta mundu bidezkoagoa eta solidarioagoa eraikitzeko lankidetzaren garrantzia transmititu nahi du.

« Garapenerako lankidetzara itzuli

...

Garapenerako Lankidetza

Urgull kalea z/g 2. solairua
48991 Algorta

Telefonoa: 944 66 00 17
Posta elektronikoa: lankidetza@getxo.eus
Instagram: @getxolankidetza