BALIOEI ATXIKITZEKO KONPROMISOA
Zurrumurrurik EZ – Getxo

Zurrumurrurik Ez estrategia gizartea sentsibilizatzeko ekimena da, eta honako hauek ditu helburu: diskriminazioa prebenitzea, bizikidetza hobetzea eta aniztasun kulturalaren onurak aprobetxatzea. Getxoren kasua kulturarteko udal-politikan kokatuta dago, eta gizarte-erakundeen eta gizabanakoen talde zabal baten laguntza dauka. Ahalduntzea eta herritarren kritikotasuna sustatzen ditu estrategiak, aldaketa bat lortzeko migratzaile eta errefuxiatuekiko nahiz aniztasun kulturalarekiko pertzepzioetan, jarreretan eta jokabideetan. Honako hauek dira helburuetako batzuk:

  • Getxoko herritarrak, banaka nahiz erakundeetako ordezkari gisa, inplikatu eta trebatzea.
  • Pentsamendu kritikoa bultzatzea eta estereotipoei, aurreiritziei eta zurrumurru faltsuei buruz sentsibilizatzea.
  • Agenda politikoan eta sozialean eragitea, hartara, aurreiritziak murriztea eta diskriminazioa prebenitzea gizartearentzat helburu kolektibo oso garrantzitsua dela onartzeko.

Hori dela eta, ATXIKIMENDU honen bidez, honako hauek azaldu nahi ditugu::

  • Herritarren partaidetzan oinarritzen den ekimen honekiko gure babesa eta laguntza, gorrotoarekiko diskurtso alternatiboak eta kontaketa inklusiboak sortu, ikusarazi eta zabaltzeko asmoz.
  • Gure konpromisoa aurreiritziak, estereotipo kaltegarriak eta zurrumurru faltsuak deseraikitzeko; izan ere, horiek gure eguneroko harremanetan eragina dute.
  • Gure ekarpena sozialki kohesionatutako udalerri bat lortzeko, kulturartekoa eta baketsua izan behar den bizikidetza bultzatuko duena.

Dokumentu hau sinatzearen bidez, baimena ematen dut gure konpromisoa ikusgarri egiteko Zurrumurrurik EZ estrategiaren webgunearen bitartez, bai eta hori osatzen duten memorien eta sare sozialen bitartez ere