Getxo udaleko alderdi politikoen iritziak eta proposamenak
2021ko Apirilak 8
EAJ - PNV
Getxo Ekinez 2021, Aurrera!!!!
Getxoko Udaleko talde politiko guztien arteko akordioa lortu izana beti da albiste ona. Are gehiago, GETXO EKINEZ 2021 akordioaz hizketan ari bagara. Elkarrizketa eta negoziaketa prozesu baten ostean, Getxoko Osoko Bilkuran ordezkaritza daukaten talde politiko guztien babesa eskuratu du. Bada, Amaia Aguirre alkateak azpimarratu bezala, datozen urteetarako daukagun erronkarik garrantzitsuena da.
Elkarrizketa, negoziazioa, proposamenak, emakidak, ekarpenak... akordioa, azken finean, Getxoko Udalak 2021. urte honetan COVID19ak eragindako pandemia sanitario, sozial eta ekonomikoaren ondorioei aurre egiteko gaitu dituen 13.100.000 euroei buruz.
13 milioi euro baino gehiago 2021ean, iaztik datozen laguntza, programa, dirulaguntza eta ekimenei gehituko zaizkienak. Asmoa da koronabirusak ekarri duen bizi aldaketak larriki kaltetutako sektore guztiei arreta ematen saiatzea.
Pertsonak eta ekonomia dira Getxo Ekinez 2021 programa honen helburuak. Getxoko pertsona horiek eta ekonomiak guztion babesa eta lankidetza behar dute hainbat esparrutan bereziki gogorra izaten ari den egoera honetan aurrera egin ahal izateko.
Getxoko Udalaren eskutik datozen askotariko laguntzak, guztira 13.100.000 euro biltzen dituztenak. Bada, laguntza horiek batzen zaizkie Foru Aldunditik edo Eusko Jaurlaritzatik gaitzen ari diren ekimenei, erakundeen arteko lankidetza estua tarteko. Modu horretan, bermatu egiten da pertsonek, familiek, negozioek, kulturak, kirolarekin lotutako sektoreak eta, batez ere, kolektiborik zaurgarrienei arreta emateko zerbitzuek aurrera egiteko behar duten sarea.
Getxo Ekinez 2021 Covid19ari aurre egiteko Getxoko Udalean planteatutako aukerak batzen dituen tresna da. Halaber, lagunduko du gure herria bera, pertsonak eta, oro har, Getxo bizitzeko, lan egiteko eta gozatzeko Euskadiko herririk onena bihurtu duten sektore ezberdinak ahalik eta ondoen egotea pandemia hau amaitzen denean. Getxo Ekinez 2021, AURRERA!!!!!!
PP
Mantentze-lanen falta gire paletean
Pena ematen du ikusteak Getxoren irudia okerrera doala gure Gobernu Taldearen utzikeriagatik. Horren adibide dira gure udalerriko aldapak. Hala, Salsidun eta Bidezabalen, esaterako, ia egunero gertatzen da egituretakoren batek ez funtzionatzea. Eta EAJk uste du arazo onargarriak direla. Bada, etengabeko matxurek auzokide asko “hor konpon” uzten dituzte, bereziki adinekoak edo mugikortasun arazoak dituztenak. Baina EAJren utzikeria hori gure kaleetako askotan islatzen da. Hala, esate baterako, Novia Salcedo kaleko bizilagunek denbora asko daramate salatzen gaizki jarritako kutxatilengatik pairatzen duten etengabeko zarata. Kexak helarazten dizkiote udalari, baina, beti bezala, ez dute ezertarako balio. #esnatugetxo
EH Bildu
Mimenanagako parte ekologikoa sortzeko Eh Bilduren proposamena
Mimenagako ingurua ekologikoki berreskuratzeko proposamena aurkeztu berri dugu EH Bildutik. Marel-Renault tailerrak zeuden lekuan parke ekologikoa sortzea proposatzen dugu. Mimenaga Berangoko erdigunetik gertuago dagoen arren, lursailaren zatirik handiena Getxokoa da. Gaur egungo HAPOk padura horretan etxebizitzak eraikitzea aurreikusten du.
Baina badago alternatibarik. Getxo eta Berangoko EH Bildutik honako proposamena landu dugu Mimenagarako, espekulazioaren atzamarretan erori baino lehen: ibaiertzeko basoa sortu, putzuak, hezeguneak, haurrentzako egurrezko jolasgunea, belardi naturala, ortuak...
Proposamen osoa getxo.ehbildu.eus
PSE-EE / PSOE
Igor atezan ez uzteko akordioak
Joan den astean, udal talde guztiek Getxo Ekinez 2021 ekintza programa aurkeztu dugu. 13 milioi euro baino gehiagoko plana, 80 neurri barne hartzen dituena. Gizarte kohesioari, kulturari, kirolari, turismoari eta ekonomiaren sustapenari lotuta daude neurriok. Helburu nagusia da Covid19ak eragindako ondorio sozial eta ekonomikoei aurre egitea.
Getxo Ekinez ekimenarenen erdigunean pertsonak daude, zaurgarrienak, gazteak, emakumeak, familiak, adinekoak, gure merkataritza eta enpresa sarea, eta turismoarekin, kulturarekin eta ostalaritzarekin lotutako sektoreak, besteak beste. PSE-EEk talde politiko guztiekin lortutako akordioaren balioa nabarmendu nahi du. Izan ere, ezberdinen arteko adostasun horri esker, elkarrizketaren bidez lehentasunak definitu ditugu. Ziur gaude herritarrek hori espero dutena ordezkariengandik, eta horregatik eskertzen diegu talde guztiei gobernu taldeak planteatutako neurri guztiak babestu izana. Izan ere, beti ez da erraza izaten akordioetara iristea horren posizio ezberdinetatik.
Elkarrekin Podemos - Ezker Anitza - EQUO Berdeak
Borondatea baino ez da behar
Azken Osoko Bilkuran egiaztatu ahal izan dugunez, elkarrizketarako borondatearekin eta talde lanarekin lor daiteke ekimenak aurrera ateratzea. Getxo Ekinez 2021 plana errealitatea da jada, udaleko indar politiko guztien arteko lankidetzari esker. Hori gauzatzeko adostasuna lortzeko, zeinaren helburua baita pandemiaren ondorioei aurre egitea, talde guztiek utzi behar izan ditugu gauzak kanpo. Nahiago genuke urtebete lehenago iritsi izango balitz eta anbiziotsuagoa balitz, baina egoerak eta hiritarrek akordioak merezi dituzte, eta behar-beharrezkoa da Getxo Ekinez aurrera eramatea. Espero dugu lanerako modu hau ohiko bihurtzea; izan ere, oraindik ere hainbat esparrutan egin behar du aurrera udal honek. Harremanetarako: elkarrekinpodemos@getxo.eus, 944660290.
Hemeroteka
- 2021ko apirilaren 8a
- 2021ko martxoaren 16a
- 2021ko martxoaren 4a
- 2021ko otsailaren 18a
- 2021ko otsailaren 4a
- 2021ko urtarrilaren 21a
- 2020ko abenduaren 30a
- 2020ko abenduaren 10a
- 2020ko azaroaren 26a
- 2020ko azaroaren 12a
- 2020ko urriaren 29a
- 2020 Urriak 15
- 2020 Urriak 1
- 2020 Irailak 17
- 2020 Irailak 3
- 2020 Uztailak 29
- 2020 Uztailak 16
- 2020ko Maiatzak 20
- 2020ko Maiatzak 7
- 2020ko Urtarrilak 30
- 2020ko Urtarrilak 16
- 2019ko Abenduak 26
- 2019ko Abenduak 12
- 2019ko Azaroak 28
- 2019ko Azaroak 14
- 2019ko Maiatzak 16
- 2019ko Maiatzak 2
- 2019ko Apirilak 11
- 2019ko Martxoak 28
- 2019ko Martxoak 14
- 2019ko Otsailak 28
- 2019ko Otsailak 14
- 2019ko Urtarrilak 31
- 2019ko Urtarrilak 17
- 2019ko Urtarrilak 03
- 2018 Abenduak 13
- 2018 Azaroak 29
- 2018 Azaroak 15
- 2018 Urriak 31
- 2018 Urriak 18
- 2018ko Urriak 04
- 2018ko irailak 20
- 2018ko irailak 06
- 2018ko uztailak 19
- 2018ko uztailak 05
- 2018ko ekainak 21
- 2018ko ekainak 07
- 2018ko maiatzak 24
- 2018ko Maiatzak 10
- 2018ko apirilak 26
- 2018ko apirilak 12
- 2018ko martxoak 22
- 2018ko martxoak 8
- 2018ko otsailak 22
- 2018ko otsailak 8
- 2018ko urtarrilak 25
- 2018ko urtarrilak 11
- 2017ko abenduak 28
- 2017ko abenduak 14
- 2017ko azaroak 30
- 2017ko azaroak 16
- 2017ko azaroak 2
- 2017ko urriak 19
- 2017ko urriak 5
- 2017ko irailak 21
- 2017ko irailak 7
- 2017ko uztailak 20
- 2017ko ekainak 22
- 2017ko ekainak 8
- 2017ko maiatzak 25
- 2017ko maiatzak 11
- 2017ko apirilak 27